Voo / Vuelo
Galizia | Teatro O Cubo
‘Voo’ Teatro O Cubo taldearen ikuskizun berria da. Antzerki fisikoaren eta objektuen manipulazioaren pieza ederra, haurrei eta familiei zuzenduta. Gizakiek gehien amesten duten helburuari heltzen dio: hegorik gabe hegan egin ahal izatea!
Utopia horrek inspiratuta, bi pertsonaia zeruaren bila joango dira, eta ikusleak grabitate gabezian eta fantasian murgilduko dituzte. Ilusioz eta harriduraz hasiko dira, exijentzia eta arrakasta-irrika sartuko dira jokoan, eta beste leku batzuetatik igaroko dira, hala nola elkarbizitza, adiskidetasuna eta irabazteko edo galtzeko beharrik izan gabe goi mailako ametsak izatearen gozamena.
Dantza, musika, mugimendua, poesia bisuala eta komikotasuna uneoro ageri dira, eta proposamen hau zentzumenetarako bidaia bihurtzen da.
Teatro O Cubo arte eszenikoen konpainia galiziarra da. 2016An sortu zuten Sofía Espiñeirak eta Roberto C. Mouriñok. Proposamen profesionala hizkeren hibridazioan oinarritzen da. Antzerkia hainbat diziplina integratzeko euskarri moduan erabiltzen dute, hala nola zirkua, dantza, zuzeneko musika eta objektuen eta txotxongiloen antzerkia. Konpainiaren lana familia-antzerkira, kaleko antzerkira eta formatu txikiko antzerkira orientatzen da batez ere, eta eszenaratzean mugimendu fisikoak eta objektuen manipulazioak testuak besteko pisu narratiboa daukate.
Ibilbidean hainbat muntaketa azpimarratu daitezke, hala nola ‘Nube, Nube, Sol’, ‘Ghop!’, ‘De Vilatriste a Vilalegre’ eta ‘Voo’. Ekoizpen horietan diziplinarteko sorkuntzarako duten eredua eta hainbat arlo artistikotan duten prestakuntza teknikoa islatzen da.
Mota: Antzerkia – Dantza
- Público: Haurrentzat eta familientzat
- Iraupen: 45’
- Hizkuntza: Gaztelania – Galiziera
- Estrenaldi: 2025eko abenduaren 27a. Auditorio de Galicia, Santiago de Compostela (Coruña) – Galizia
Kontaktua:
- Helena Capera – Tel.: 604 019 213
- Sofía Espiñeira – Tel.: 635 288 192
- Lugar Igrexa – Parada 4. 36685 A Estrada (Pontevedra) Galicia
- correo-e
- web

