Konstelazioen ibilbidea
Ipar Eszena Bidea proiektuaren ardatza ia 60 egoitza zeharkatuko dituen arte eszenikoen ibilbidea da, hain zuzen ere sortutako lurralde kultural komuna osatzen duten bost autonomia erkidegoetan barrena: Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako Foru Komunitatea.
2023 honetan, 15 dira gure ibilbidearen hautaketa eratzen duten ikuskizunak, lengoaia, estetika eta ikusle-motaren aniztasuna gailendu den programazio orokorraren barruan. Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako arte eszenikoek eman dutenaren onenaren aukeraketa txiki bat da. Inoiz baino ekitaldi gehiago egongo dira 5. edizio honen programazioan.
Crisálida
AMANTIS. Selfies, sexting y otras formas de amar(se)
Só
Luna
La Bestia Negra
Misery
Lear en las catedrales
Circus Magníficus
Fronterizas
Baby esferic
Gorpuztu
Sexpiertos
El Rey Tuerto
Los perros
Portamundos
Ibilbide zabaldua
Ipar Eszena Bidearen programazio zabalduak emanaldien ibilbidetik kanpoko jarduera oro hartzen du barne, ardatz egituratzaile modura; inguratu eta osatu egiten du, ondorioak biderkatuz ikusleekiko harremanari, topaketari, bitartekaritzari, dinamizazio profesionalari eta sektorialari dagokienez. Ekintza lerro edo jardueren bi multzo handitan dago banatuta: alde batetik, publiko profesionalarentzako jarduerak eta dinamizazio profesionalekoak; eta bestetik, publikoekin harremana izatekoak.
Promueve | Promove | Sustatzaileak
Patrocina | Babesleak