Konstelazioen ibilbidea 2023
Ipar Eszena Bidea proiektuaren ardatza da, ia 60 egoitza zeharkatuko dituen arte eszenikoen ibilbidea, hain zuzen ere, sortutako lurralde kultural komuna osatzen duten bost autonomia erkidegoetan barrena: Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako Foru Komunitatea.
2023 honetan, 15 dira gure ibilbidearen hautaketa eratzen duten ikuskizunak, lengoaia, estetika eta ikusle-motaren aniztasuna gailendu den programazio orokorraren barruan. Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako arte eszenikoek eman dutenaren onenaren aukeraketa txiki bat da. Inoiz baino ekitaldi gehiago egongo dira 5. edizio honen programazioan.
Hain zuzen ere, programaren zutabeetako bat formatuen, estetiken eta lengoaien aniztasuna da; eta, beraz, espazioen zerrenda tipologietan ere askotarikoa da.
Hainbat espazio ditu, outdoor/historikoak/bitxiak, behar tekniko handirik ez duten ikuskizun moldagarrietarako, baina Ipar Eszena Bideak antzokiak, auditoriumak eta bestelako espazio eszenikoak ere behar ditu, ongi ekipatutakoak bai formatu handiko ikuskizunak bai eta italiar estiloko antzezpenak programatzeko.
Crisálida
AMANTIS. Selfies, sexting y otras formas de amar(se)
Só
Luna
La Bestia Negra
Misery
Lear en las catedrales
Circus Magníficus
Fronterizas
Baby esferic
Gorpuztu
Sexpiertos
El Rey Tuerto
Los perros
Portamundos
Espazioen aniztasuna bost autonomia erkidegoetan antolatzeko konstelazioen kontzeptua jaso dugu, Donejakue bideak egiten dituztenen gida eta lagun modura.
Konstelazioen ibilbidea honela banatzen da:
Agertoki konstelazioak
Italiar estiloko espazio eszenikoak: antzokiak, entzunaretoak, kultura zentroak, aretoko programazio ikuskizunak hartzeko.
Ondare Konstelazioak
Site specific delakoak (barruan edo kalean), ondare interes edo interes historiko handiko espazioak dira; ingurunera teknikoki zein gaiari dagokionez molda daitezkeen ikuskizunak hartzen dituzte*.
* Kanpoan egingo diren emanaldien kasuan B plana daukagu beti.