Autonomia erkidegoen arteko trukean oinarrituz, sorkuntzarako egonaldien programaren titulua jaso du PRO Erromes gela egitasmoak, lehen edizioan (2019) ezarri genuenak, hain zuzen ere; aurten bizikidetza profesionalerako espazio bat sortzea du helburu, bertan elkarte sustatzaileek (Escena Galega, EscenAsturias, ACEPAE eta Eskena) biltzen dituzten ehun konpainia inguruk, eta jarduerarekin bat egin nahi duten sektoreko gainerako konpainiek ere, harremanak sortzeko aukera izan dezaten, elkarren lan ildoak eta proposamen estetikoak ezagut ditzaten, programazio zirkuituen errealitatea ikus dezaten eta elkarrekin lan egiteko eta koprodukziorako bideak azter ditzaten eta sarbidea izan dezaten garapen profesionalerako interesekoak diren prestakuntza proposamenetara.
Horrez gain, sektoreak gaur egungo inguruabarretan bizi duen errealitateari buruzko hausnarketa eta ezagutza foku bat izan nahi du topaketak, sorkuntzarako egonaldien ereduari dagokionez Ipar Eszena Bidetik egindako lana ahaztu gabe, 2021etik aurrera ezartzen jarraitu nahi baitugu.
Non? Vello Cárcere kultura zentroa (Lugo).
Noiz? Asteartetik, irailak 15, ostegunera, hilak 17.
Norentzat? Proiektuan inplikatutako autonomia erkidegoetako sektoreko eragile profesionalak eta arte eszenikoen konpainiak
Nola hartu parte? Informazioa eta programa osoa hemen.