Skip to main content

Gomendatutako ikuskizunak 2023

  • Version
  • Descargar 264
  • Tamaño 23 MB
  • Recuento de archivos 1
  • Fecha de creación 25 Mayo, 2023
  • Última actualización 3 Septiembre, 2023

2023 honetan, proiektuaren 5. edizioan, lehenbiziko aldiz egin dugu Ipar Eszena Bidea Gomendatutako Ikuskizunen Katalogo hau. Hain zuzen ere, espero dugu argitalpena erabilgarria eta interesgarria izatea neurri berean sektorerako, eta bai hemen xehatutako ikuskizunetarako kalitatezigilua izatea ere, Galiziako, Asturiasko, Kantabriako, Euskadiko eta Nafarroako produkzio eszenikoaren zati baten aukera zabala eta askotarikoa ordezkatzen baitute ikuskizun horiek.

Sektoreko agente profesionalen 5 batzorde independentek hautatu dituzte argitalpen hau eratzen duten ikuskizunak. Batzorde bat izan da erkidegoetako bakoitzean, eta Ipar Eszena Bidea proiektuaren antolakuntzatik kanpokoak dira. Proiektuaren edizio honetara Konstelazioen Ibilbidean bira egiteko aurkeztu dituzten ia 250 proposamenen gainean lan egin dute batzorde horiek, hori baita 2019an sortu zen kultura-lurralde komun hau eratzen duten 5 lurraldeen arteko trukean oinarritutako erakusketa eszeniko profesionalerako sarea.


Descargar