Destacado
Tierra de sombras
Espacio Espiral | Kantabria
‘Tierra de sombras’ proposamen performatibo bat da, eta historikoki gaixotasun moduan hartu diren buru-egoeren eta sorkuntza artistikoaren arteko lotura arakatzen du.
Benetako istorioetan oinarrituta dago, eta artista batzuen bizipenak jasotzen ditu. Artista horien borroka psikikoak beren lanen oinarri izan ziren kasu batzuetan; edo beste kasu batzuetan, praktika psikiatriko inbasiboek zauri sakonak utzi zituzten artistengan. Pieza honetan, hurrengo hauen ibilbideak konektatzen dira: Marilyn Monroe, Leonora Carrington, Frances Farmer, Rosemary Kennedy eta Leopoldo María Panero.
Musikaren, dantzaren, poesiaren eta irudi sinbolikoen bidez, pertsonaia horien lanak eta bizimoduak eta bizi izandako egoera emozionalak gogora ekartzen dira. Musikak, pieza honetarako beren beregi sortuak, ekintzak eta hitzak biltzen ditu. Bitartean, agertokiak, bizirik eta aldakor, egoera emozional desberdinak islatzen ditu, antzezpen-espazio desberdinetara egokituz.
Aktorearen arteari buruz urte askotan ikertu ondoren, lehenengo laborategi eszenikoa sortu genuen Kantabrian. Antzerki-antropologian eta aktoreen entrenamenduan oinarritutako ildoa garatu genuen identitate gisa.
Gure ikuskizunek hizkera eszeniko berriak arakatzen dituzte, eta tradizioa abiapuntu hartuta, orainaldiarekin elkarrizketak izaten dituzte. Sortzen ditugun proposamenetan, antzerki-jarduera esperientzia bakarra bihurtzen da sortzailearen eta ikuslearen artean.
Lan honek hainbat aipamen jaso ditu nazioan eta nazioartean. Aipatzekoa da ‘Beatus’, Espainiak Erroman duen enbaxadak gonbidatuta estreinatu zena. Jasotako sarien artean, aipatzekoak dira Premio Certamen de Nuevos Investigadores Teatrales (Sevilla, 2012) eta hirugarren saria eta zuzendari onenari emandako saria Ciudad de Trujillo Nazioarteko Jaialdian (2014).
Mota: Antzerkia
- Helduentzat
- Iraupen: 60’
- Hizkuntza: Gaztelania
- Estrenaldi: 2025eko ekainaren 16a.
Santander Escénica, Paraninfo de la UIMP, Santander – Kantabria
Kontaktua:
- Cristina Samaniego
- Tel.: 610 358 997
- C/ Lope de Vega, 19 – 5°. 39003 Santander – Cantabria
- correo-e
- web


Próximos Eventos
Destacado