Skip to main content

Las guardianas o el nudo del tejedor

Galizia | Teatro de Ningures

Las guardianas o el nudo del tejedor

Galizia | Teatro de Ningures

Rosaren apartamentua adineko lau emakume antolatuk osatutako tribu baten aterpe abegitsua da. Oihalgintza-industriako langile erretiratuak. Haien independentziari eusteko erabaki irmoa hartuta daukate. Rosaren alabak erakunde mediko batera eramatea eta apartamentua saltzea proposatzen dionean, ondo zahartzeko bi ikuspegiren arteko borroka hasten da. Elkarrekin eta askatasunez bizitzeko eskubidea defendatzen dute, eta zenbait estrategia asmatzen dituzte haien egoera onena dela konbentzitzeko.

Adineko pertsonen zainketari buruz hitz egiten ari gara, eta egoitzen mundua eta familiaren eta komunitatearen beroarekin kontrastean jarriko ditugu. Egileak sentikortasun handiz kontatzen du “zaindari” horiek modernitate gogorraren kontra egiten duten erresistentzia.

Teatro de Ningures lurraldearekin konprometitutako konpainia da, eta inguruko kultura-, gizarte- eta politika- proiektuetan modu aktiboan parte hartzen du.

Inguruko gizarte- eta kultura-beharrizanei erantzuten dieten proiektu artistikoetan (30 antzerki-ekoizpen baino gehiago), hezkuntza-proiektuetan (Cangaseko Antzerki Eskola, antzerkiprestakuntzako gelak Vigoko Unibertsitatean) eta jaialdietan (Cangaseko Antzerki Erakustaldia, Vigo eta Pontevedrako Unibertsitate Erakustaldia) modu aktiboan parte hartzen du.

Teatro de Ningures etengabeko ikerketa-proiektua da eta komunitateari zerbitzu bat eskaini nahi dio, kulturatik, gure inguruan gertatzen dena alde batera utzi gabe. Galderak probokatzen ditu, konponbideak bilatzen edo eztabaida sustatzen laguntzeko.


Mota: Antzerkia
  • Helduentzat
  • Iraupen: 90’
  • Hizkuntza: Gaztelania – Galiziera
  • Estrenaldi: 2024ko azaroaren 9a.
    Udal Auditoriuma, Cangas de
    Morrazo (Pontevedra) – Galizia

Kontaktua:
  • Lilian Portela
  • Tel.: 610 106 808
  • Av. Bueu, 14 36940 Cangas de Morrazo (Pontevedra) – Galicia
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos