Destacado
La balada del norte
Asturiasko Printzerria | Saltantes Teatro
‘La balada del norte’ lanak desberdintasun handiko garai aztoratu bat irudikatzen du, Asturiasko 1934ko Iraultza oinarrian duela.
Tristán Valdiviak, egunkaririk gabeko kazetariak, arrakastarik gabeko editoreak eta ilusiorik gabeko maitaleak, hiriburua 1933an uzten du iparraldera itzultzeko. Han aita du zain, Montecorvoko markesa. Asturiasko meategiharanen belztasunean pertsonaia argitsuak sortzen dira eta ikatzmeategietako zarata ozenaren azpian, aspaldiko abesti baten marmarra entzuten da.
Garai zahar eta berriek modu bortitzean talka egiten dute, eta protagonista eta gizadi osoa proban jartzen dituzte. Horixe da ‘La balada del norte’ lanaren soinua.
2013an, Luis Alijak eta Nerea Vázquezek Saltantes Teatro sortu zuten. 10 urtetik gorako ibilbidean, estilo eta gai askotasko hogei bat ekoizpen eraman dituzte agertokietara: familientzako eta gazteentzako antzezlanak, ipuinkontalariak, izu psikologikoa, historikoa, freak, gerrazalea… Horrez gain, kultura- eta antzerkiesparruaren barruan hainbat jarduera eta proiektu garatu dituzte.
Azken ekoizpenak: ‘Misery’ (Oh! Saria 2023an ekoizpenik onenari), ‘El gorrumbu’ (Premiu Nel Amaro 2023), ‘El chigre menguante’ (Oh! Saria 2024an eszenografiarik onenari eta egilerik onenari), ‘La parábola del carbón’ eta, 2025ean, ‘La folclórica’, kontzertuikuskizuna Nerea Vázquezen ahotsarekin eta Carla Armasen zuzeneko musikarekin, eta ‘La balada del norte’, Alfonso Zapicoren izen bereko eleberri grafikoaren antzerkiegokitzapena.
Mota: Antzerkia
- Helduentzat
- Iraupen: 120’
- Hizkuntza: Gaztelania – Asturiera
- Estrenaldi: 2025eko urriaren 17a. Teatro Bergidum, Ponferrada – Gaztela eta Leon
Kontaktua:
- Luis Alija
- Tel.: 659 550 376
- C/ Doctor Bellmunt, 17 – 4° Izq. 33205 Gijón. Principado de Asturias
- correo-e
- web


Próximos Eventos
Destacado