Ibilbide zabaldua
Ipar Eszena Bidearen programazio zabalduak emanaldien ibilbidetik kanpoko jarduera oro hartzen du barne, ardatz egituratzaile modura; inguratu eta osatu egiten du, ondorioak biderkatuz ikusleekiko harremanari, topaketari, bitartekaritzari, dinamizazio profesionalari eta sektorialari dagokienez. Ekintza lerro edo jardueren bi multzo handitan dago banatuta: alde batetik, publiko profesionalarentzako jarduerak eta dinamizazio profesionalekoak; eta bestetik, publikoekin harremana izatekoak.
Publikoekin harremana izateko jarduerak
AKONPAINAMENDU-EKINTZAK IKUSKIZUNEN INGURUAN
Tailerrak, topaketak ikus-entzuleekin, bisitak, familian jolasean aritzeko dinamikak, elkarlan-ekintzak talde eta erakundeekin. Egoitza desberdinetan Konstelazioen Ibilbideko ikuskizunen programazioaren testuingurua jarriko duen jarduera orok funtsezko garrantzia du Ipar Eszena Bidearen barnean, soil-soilik zirkuitu edo lurraldeen arteko sare izatetik ihes egiten baitu beste harreman, sinergia eta aukera batzuk ehuntzen saiatzeko, ezarrita dagoen ikusle-ikuskizun harremanetik askoz harago.
ARTE DRAMATIKOKO GOI MAILAKO ESKOLAK BIDEAN
Ipar Eszena Bideko programazio zabalduko beste ekimen hau elkarlan eta truke pedagogikoko proiektu bat da, Galiziako, Asturiasko eta Euskadiko (Dantzerti) Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolekin batera, 2022an jarri zena abian.
Lankidetza-ekintza hau goi mailako eskolen proposamenez jaio zen, eta Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolak sarean elkarlan-proiektuan kokatuta, irakaskuntza artistikoetako goi mailako eskoletako ikasleak jardunean dauden profesionalekin kontaktuan jartzeko, kasu honetan, Ipar Eszena Bideko Konstelazioen Ibilbidean bira egiten duten konpainiekin. 2024 honetan, Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolak bidean ekimenak ekintza desberdinak proposatzen ditu ibilbideko ikuskizunen inguruan Santiago de Compostelan, Gijónen eta Bilbon.
KONSTELAZIOEI BEGIRA
Proiektuko sare sozialen bitartez egindako zabalkunde-lan baten eta www.escenanorte.com webgunearen bidez, 6. edizio honetan, Ipar Eszena Bideko jarduerak hartuko dituzten 60 egoitzen mapa bat egin dugu. Arreta gune horien garrantzian jartzea nahi dugu, eszenikoak izan edo ez, tokiko mailan, elkartzeko, sozializatzeko eta herrietako barne historiako gune moduan, beren ondare- edo arkitektura-baliotik harago. Ondare-motakoak diren egoitzetatik harago (kaperak, plazak…), xedea da herri txikietako antzokietan (beste ezeren gainetik) jartzea arreta eta haien interesean eta garrantzian, maila guztietan.
“Konstelazioei begiratze” honekin emanaldien eta beste jarduera batzuen ibilbidea dimentsionatu nahi dugu lagun egingo diguten guneen tipologia askotarikoarengatik, publikoei emanez proiektua eratzen duten “konstelazio” horien guztien gaineko informazioa.
Jarduera profesionalak eta sektore-dinamizaziokoak
BIDEGURUTZEA TRUKE ESZENIKO, ARTISTIKO ETA PROFESIONALERAKO PROIEKTUEN SAREA
CRUZAMENTOS / ENCRUCES / CRUCES / BIDEGURUTZEA Ibilbide Zabaldua programazio zabalduaren barnean dagoen ekimena da, eta hirugarren urtea du. Hain zuzen ere, Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskadi eta Nafarroaren artean truke eszeniko, artistiko eta profesionalerako egonaldien sarea da.
Egonaldien sare honen garapenaren gakoetako batzuk hauek dira:
- Truke-proiektu bakoitzeko gehienez dagoen aurrekontu eta laguntza ekonomikoa 9.000 eurokoa da (zergak barne). Hain zuzen, Bidegurutzea ekimenak, 2024 honetan, 20.000 euroko aurrekontu osoa du (zergak barne).
- Bidegurutzea deialdia arlo profesionalean jarduten duten konpainia ekoizleen arteko truke-proiektuak erraztera bideratuta dago. Hortaz, ez da sortzaile independenteentzat, kultura-proiektuetarako (jaialdiak, ekitaldiak eta abar) edo erakunde-tipologia horretara egokitzen ez diren beste talde batzuentzat.
- Hautagaitzetako bakoitza baloratuko duen batzorde misto batek hautatuko ditu proiektuak. Batzorde horretan ordezkatuta egongo da Ipar Eszena Bidea egitasmoko koordinazio-taldea, haren koordinatzailearekin, hitza eta botoa duen ordezkari moduan, eta ekoizpen-koordinatzailearekin, hitza duen baina botorik ez duen ordezkari moduan, zeina batzordearen idazkaria izango den. Beste bi batzordekideak ezaugarri hauetako proiektuetan Estatuan ospe aitortua duten profesional aditu eta independenteak izango dira, baina Ipar Eszena Bidea egitasmoarekin harremanik ez dutenak.
- Deialdiaren xehetasunak azaldu eta interesa duten konpainien zalantzak eta galderak argitzeko helburuarekin, informazio-webinar bat egingo da.
Hemen kontsultatu daiteke argibide gehiago: Bidegurutzea’24.
LANKIDETZA ESZENIKORAKO CEN BULEGOA
Proposamen berri hau Kultura Ministerioak babestuta jarri zen abian, kultura-ekintzarako eta sustapenerako laguntzen deialdiaren bidez. Aholkularitza eta akonpainamendu profesionala egiteko programa bat da, Ipar Eszena Bidearen jarduera profesionala sendotuko duena, konpainien jarduna lagunduz banaketaren esparruan, lurraldeen arteko sinergiak eta bai Ipar Eszena Bideko bost erkidegoetako bakoitzean antzezte-sektore profesionalaren funtzionamenduaren gaineko ezagutza ere. Bulego berri hau etengabe ariko da lanean, konpainiei eta proiektuei babesa emateko erakunde independente moduan, eta jarraipena emango die urte osoan proiektuaren helburuei, programazio ofizialaren egunetatik harago.
Lankidetza eszenikorako CEN Bulegoak, proiektu pilotuaren fase honetan, funtsezko hiru zati hauek edukiko ditu:
- Lurraldeen arteko lankidetzarako programa bat, aholkularitzan eta Ipar Eszena Bidean inplikatuta dauden bost erkidegoetako arte eszenikoetako ekoiztetxe profesionalei akonpainamendua egitean oinarritua, haien jarduera profesionala beren lurraldeetatik kanpo garatzearen esparruan.
- Baliabide-banku bat, Ipar Eszena Bideko lurraldeetako bakoitzean sektore eszeniko profesionalaren funtzionamenduari buruz.
- Babes-estrategia egituratu bat, proiektuaren edizio bakoitzean Konstelazioen zikloaren barnean bira egiten duten konpainien eskura egongo dena.
PRO ERROMES GELA. Topaketa profesionala Lugon
PRO Erromes Gela Ipar Eszena Bidea proiektuaren barnean sortu zen proposamen bat da, zehazki Ibilbide Zabaldua programazio zabalduaren barnean. Autonomia-erkidegoen artean 1. edizioan (2019) inplementatu genuen trukean oinarritutako sorkuntza-egonaldien programaren izenburua hartzen du. Hain zuzen, edizio horretan modu nabarmenean identifikatu genuen ez dagoela ezagutza sakonik ez eta harreman egonkor eta iraunkorrik proiektu honetan hasieran inplikatu ziren lau lurraldeetan (Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi) aritzen diren arte eszenikoetako sektoreko konpainia eta agente profesionalen artean.
Ipar Eszena Bidearen helburu nagusia da kultura-korridore berri bat sortzea, lurralde partekatu berri honen bidez egituratua, elkar ezagutzeko ere balioko duena, komunitate bakoitzeko kultura-produkzioaren bidez arte eszenikoen alorrean.
Hartara, ikus-entzuleak beste modu batera eskuratuko ez zituzten ikuskizun eta jarduera paraleloekin kontaktuan jartzeaz gain, Ipar Eszena Bidearen asmoa da bere programazioaren esparrua gaindikatzea, lurraldeen arteko interrelaziorako eta Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako konpainien arteko sinergia profesionaletarako aukera emanez.
PRO Erromes Gelaren asmoa da bizikidetza profesionalerako toki bat izatea, elkarte sustatzaileek (Escena Galega, EscenAsturias, Acepae, Eskena eta Esna) barne hartzen dituzten ehundik gora konpainiak, gehi jarduerarekin bat egin nahi duten sektoreko haiek guztiak, harremanetan jar daitezen, beren lan-ildoak eta proposamen eszenikoak ezagut ditzaten, koprodukziorako eta elkarlanerako bideak esplora ditzaten, eta beren garapen profesionalerako interesekoak diren prestakuntza-proposamenak eskuratu ditzaten.
BIDEXKAK. Elkarlan-sarea tokiko proiektuekin
2023an, Bidexkak izeneko ekimena jarri dugu abian. Zehazki, Ipar Eszena Bidea erkidego bakoitzeko kultura-proiektu batekin lankidetzan aritzean datza, sinergiak sortzeko helburuarekin, gure proiektuari tokian indarra eta testuingurua ematen diogun eta tokiko proiektuak erkidegotik kanpo proiektatzen ditugun aldi berean. Proiektu horiek guztiak, jakina, bat datoz gurekin lurraldeari eta gutxi gorabeherako datei dagokienez.
2022ko Konstelazioen Zikloa emanaldietako baten programaziotik sortu zen ideia, Carballoko (Galizia) FIOT jaialdiarekin (Festival Internacional de Outono de Teatro) lankidetzan egina joan den. Izan ere, pentsarazi zigun baterako programazioaren formula hau datetan eta lurraldean bat etortzen diren beste proiektu batzuetara eramateko ideia bat izan zitekeela. Aurten, bidexka horiek abiaraziko dira Galiziako, Asturiasko, Kantabriako, Euskadiko eta Nafarroako bost kultura-ekimen askotarikorekin elkarlanean aritzera, nahiz eta denetan ez dugun gauzatuko oraindik baterako programazioko estrategia bat.
“Bidexka” hauek abiaraziko dituzten bost proiektuak hauek dira:
GALIZIA
FIOT (Festival Internacional de Outono de Teatro), Carballo. (*) Elkarlaneko emanaldi batekin edizio honetan.
ASTURIAS
Rincones y Recovecos, Gijón. (*) Elkarlaneko emanaldi batekin edizio honetan.
KANTABRIA
Movimiento en Red. Kantabriako Dantza Profesionalen Elkartea.
EUSKADI
Bideart Zigoitia, Zigoitia. (*) Elkarlaneko emanaldi batekin edizio honetan.
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Ribera en Danza, zenbait udal. (*) Elkarlaneko emanaldi batekin edizio honetan.
GOMENDATUTAKO IKUSKIZUNAK 2024
2024 honetan, proiektuaren 6. edizioan, bigarrenbiziko aldiz egin dugu Ipar Eszena Bidea Gomendatutako Ikuskizunen Katalogo hau. Hain zuzen ere, espero dugu argitalpena erabilgarria eta interesgarria izatea neurri berean sektorerako, eta bai hemen xehatutako ikuskizunetarako kalitate-zigilua izatea ere, Galiziako, Asturiasko, Kantabriako, Euskadiko eta Nafarroako produkzio eszenikoaren zati baten aukera zabala eta askotarikoa ordezkatzen baitute ikuskizun horiek.
Sektoreko agente profesionalen 5 batzorde independentek hautatu dituzte argitalpen hau eratzen duten ikuskizunak. Batzorde bat izan da erkidegoetako bakoitzean, eta Ipar Eszena Bidea proiektuaren antolakuntzatik kanpokoak dira. Proiektuaren edizio honetara Konstelazioen Ibilbidean bira egiteko aurkeztu dituzten ia 200 proposamenen gainean lan egin dute batzorde horiek, hori baita 2019an sortu zen kultura-lurralde komun hau eratzen duten 5 lurraldeen arteko trukean oinarritutako erakusketa eszeniko profesionalerako sarea.
Hemen kontsultatu daiteke argibide gehiago: Gomendatutako ikuskizunak 2024