Nor gara?

20 urteko ibilbidearekin, Escena Galega sektore profesionaleko erreferentziazko elkartea da Galizian, eta gaur egun 60 konpainia bazkide ditu. Ondasun komunak diren aldetik, hizkuntza eta kultura defendatzearekin konpromisoa duen kolektiboa gara; erakundeekin eta arte eszenikoen sektorearen modernizazioan inplikatutako eragileekin elkarrekintzan aritzeko egiten dugu lan, eta konexio estrategikoak lortu nahi ditugu beste lurralde batzuetako pareko elkarteekin.

Asturiasko Arte Eszenikoen Konpainia Profesionalen Elkartea (EscenAsturias) 2018. urtean eratu zen, erkidegoko arte eszenikoen bi enpresa elkarte batu ondoren (ForoEscena eta ACPTA). Gaur egun ikuskizunen mundura profesionalki lotutako 32 konpainiak osatzen dute; Asturiasen egindako arte eszenikoak sustatu eta estatu mailako zein nazioarteko proiekzioan laguntzea du xede.

22 enpresa biltzen dituen elkartea da, eta Kantabriako antzerki eta dantza ekoizleak elkartzeko sortu zen. Kideen interes orokorren defentsa, sustapen, koordinazio, ordezkaritza eta kudeaketarako organo modura balio behar du. Elkartea beharrizan modura ulertzen dugu, gure sektorea antolatu eta egituratzeari heltzeko eta gure ofizioa aintzatestea eta duintasuna ematea lortzeko.

Eskena elkartea 1995ean sortu zen, euskal antzerki munduaren enpresei ahotsa, espazioa eta aukerak emate aldera. Gaur egun 25 produkzio etxek osatzen dute. Gure erkidegoan sektoreko enpresen komunikazioa, egonkortasuna eta garapena hobetzeko lan egiten duen elkartea gara. 25 urteko ibilbidea egin dugu Euskadiko arte eszenikoen solaskide eta sustatzaile gisa erreferentzia sendoa izaten.

Escena Navarra Enpresa Elkartea, ESNA, Nafarroako Foru Erkidegoan lan egiten duten ekoizpen eszenikoko enpresen elkarte profesionala da. Gaur egun, 7 enpresa elkartuk osatzen dute ESNA. Guztiek ibilbide luzea dute antzerki- eta magia-ikuskizunen ekoizpenean, zuzeneko ikuskizunen laguntza teknikoan eta kultura- eta arte-proiektuen garapenean. Era berean, ESNA Antzerki eta Dantza Enpresen Elkarteen Estatuko Federazioa (FAETEDA) osatzen duten 15 erakundeetako bat da, eta gaur egun Nafarroako lurraldea ordezkatzen duen kide bakarra da.

AESCENA komunitate artistikoaren ideia bat da, Errioxan arte eszenikoen esparruan sortzen aritzen direnek eratutakoa. 15 konpainia eferbeszente dira, fokuetatik kanpo sortzen eta Espainia osoan eta atzerrian lanak aurkezten aritzen direnak. 2015az geroztik, sari garrantzitsuak lortu dituzte, oztopoak hausten dituzten arloetan sortuz, eta, kulturari dagokionez, gainerakoekin lotu eta komunikatuago dagoen lurralde batekin amesten duten proiektuak antolatzen dituzte elkarrekin.
Proiektuaren lantaldea
- Koordinazioa: Diego V. Meizoso.
- Administrazioa: Amaia Ibáñez.
- Produkzio koordinazioa, Kantabria eta Euskadiko produkzioa: Nerea Soto.
- Asturiasko produkzioa: Patricia Baragaño.
- Galiziako produkzioa: CUNDE, Servicios de Producción.
- Nafarroako produkzioa: Global Servicios Culturales
- Komunikazio kabinetea:
Lucía Pita-The Office Comunicación (Galizia)
Marta Barbón, MB Comunicación (Asturias)
Felisa Palacio (Kantabria)
Gontzal Saénz, ieR – Información en Red (Euskadi).
Alberto Laiglesia, Global Servicios Culturales (Nafarroa) - Sare sozialak eta online estrategia:
The Office Comunicación. - Diseinu grafikoa: MINIM Comunicación.
- Materialak prestatzea eta inprimategia: LAU Creaciones.
- Web diseinua: Diego Seixo.
- Argazki-estaldura:
Miguel Lamas Fotografía eta Ana Martín-Estudio La Central. - Bideo-estaldura:
Miguel Lamas Fotografía eta Ana Martín-Estudio La Central. - Bideoen edizioa eta muntaketa: Miguel Lamas Fotografía.
- Itzulpenak eta hizkuntza-aholkularitza:
Laura Iglesia.
Itziar Intxaurrondo Arzadun (Letra Hizkuntza Zerbitzuak).
Santiago Cortegoso. - Proiektuaren Jarraipenaren Batzorde Iraunkorra:
Noelia Castro eta Guillermo Carbajo (Escena Galega).
Luis Alija eta Mayra Fernández (EscenAsturias).
Carlos Troyano eta Patricia Cercas (ACEPAE).
Gorka Mínguez eta Idoia Ayestaran (Eskena).
David Lainez eta Martxel Rodríguez (Esna).
Sónia Olveira eta Begoña González (aescena) - Edizioaren irudia: Isabel de la Sierra.
Katalogo honetarako ikuskizunak hautatzeko batzorde profesionalen osaera
Galizia
Xosé Paulo Rodríguez Domínguez. Rosalía de Castro antzokiko zuzendaria (IMCE – Concello da Coruña).
Rosalía Romero Castro. Melideko kontzejuko animazio soziokulturaleko teknikaria.
Marta Alonso Tejada. Dantzaria, koreografoa eta kultura-kudeatzailea. ABANEA jaialdiaren zuzendari artistikoa.
Juan Rodríguez Santiago. Galgo Azul Espazo Culturako zuzendaria. Haurren eta familien arloan espezializatutako aktorea eta sortzaile eszenikoa.
Cristina Domínguez Dapena. Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolako irakaslea (ESAD Galicia). Zuzendari eta sortzaile eszenikoa.
Diego Vázquez Meizoso. Escena Galegako kudeatzailea, Batzordearen idazkari-lanetan, hitzarekin, baina botorik gabe.
Asturiasko Printzerria
Íñigo de Lafuente Canal. Programazio Artistikoko laguntzailea / Jovellanos antzokia.
Gustavo Adolfo Fernández Fernández. Grau/Gradoko Udaleko Kultura koordinatzailea.
Estrella Matutina García González. Zig Zag Danza taldearen zuzendari artistikoa.
Rosa Garnacho Martínez. Haurren eta familien arloan espezializatutako ekoizlea eta sortzaile eszenikoa, Producciones Quiquilimón etxeko kudeatzaile ohia.
Sara López Rodríguez. Kultura-kudeaketako teknikaria / Laboral Ciudad de la Cultura.
Natalia Alonso Arduengo. EscenAsturiasko kudeatzailea, Batzordearen idazkari-lanetan, hitzarekin, baina botorik gabe.
Kantabria
Gema Barquín Sainz. Torrelavegako Concha Espina antzokiko programatzailea.
Iria Angulo Pérez. Astillero, Los Corrales de Buelna eta Santoñako udaletako Kultura arloko zuzendaria. Dinamiza Servicios Educativos SL.
Yolanda G. Sobrado. Dantzaria eta koreografoa. Espainiako dantza eta flamenkoa.
J. Francisco Valcarce Valcarce. Kantabriako Unibertsitateko Antzerki Gelaren zuzendaria eta Antzerki Garaikideko Nazioarteko Erakusketakoa.
Lorena Fernández Sáez. Lizentziaduna dantzan: koreografoa, errepositore koreografikoa eta arte eszenikoetan heziketa-proiektuen zuzendaria.
Marta López Royano. ACEPAEren kudeatzailea, Batzordearen idazkari-lanetan, hitzarekin, baina botorik gabe.
Euskadi
Bertha Bermúdez Pascual. Dantzaz konpainiako proiektu-zuzendaria.
Idoia Ayestarán Aristoy. Cía Panta Rhei konpainiako zuzendarikide artistikoa eta publikoen hurbilpenerako programa eszenikoen zuzendaria.
María Pilar López López. Teatro Paraíso taldeko zuzendaria eta programazio-arduraduna.
Pello Mirena Gutiérrez Salceda. Eskenako ikasketen eta proiektuen koordinatzaile ohia.
Amaia Ibáñez Zalba. Eskenako kudeatzailea, Batzordearen idazkari-lanetan, hitzarekin, baina botorik gabe.
(*) Berariazko batzorde hau, salbuespenez, bost profesionalek eratuta gelditu zen. Haietako lau hitza eta botoa duten ordezkariak dira, eta bosgarrena, Batzordearen idazkaria. Hori hala izan zen, Batzordeak bilera egin baino 10 egun lehenago, hura osatzea negoziatu zuen bosgarren pertsonak adierazi zuelako ez zuela parte hartuko azkenean, denbora materialik eman gabe, ordezko bat izendatzeko, hautaketa-egutegia nabarmen atzeratu gabe. Horrenbestez, antolatzaileek urgentziazko irtenbide hau erabaki zuten, Batzordea bost bazkiderekin utzita, sei beharrean.
Nafarroako Foru Komunitatea
Iñigo Gómez Eguiluz. Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Arloko zuzendaria.
Pilar Martínez de Olcoz Esquide. Vianako Udaleko Turismo eta Kultura teknikaria.
David Láinez Aguirre. Yarleku Teatro konpainiaren sortzailea. Ekoizlea eta banatzailea.
Iker Bengotxea Goya. NASeko Sendaberri Zirkuituaren kudeaketa, kultura-kudeatzailea eta aktorea.
Martxel Rodríguez Etxabide. Led Silhouette konpainiako zuzendarikidea.
Vanessa Chacín Romero. ESNAko idazkari teknikoa, Batzordearen idazkari-lanetan, hitzarekin, baina botorik gabe.
Errioxa
Gabriel Santos Ruiz. Kultura Sustapenerako Zerbitzuaren burua (Errioxako Gobernua).
Yolanda Marín Solano. Logroñoko Udaleko Kultura Jardueren zuzendaria.
Rut Sánchez Muñoz. Algazara Escuela y Compañía de Danzako zuzendaria.
Jorge Luis Tesone. Chamán Producciones etxeko zuzendaria eta FITLO Festival Iberoamericano de Teatro de La Rioja jaialdiaren zuzendaria.
Fernando Moreno Alonso. El Perro Azul konpainiako aktorea eta ekoizlea, Festival Teatreako zuzendari artistikoa eta Festival Mute jaialdiko zuzendaria.
Sónia Oliveira Sequeira. AESCENAko lehendakaria, Batzordearen idazkari-lanetan, hitzarekin, baina botorik gabe.
Eskerrik berezienak Escena Galega, EscenAsturias, ACEPAE, Eskena, Esna eta aescena osatzen dituzten konpainia guztiei eta zuzendaritza batzordeei.