‘Non pasarán’ erakunde ezezagun batek eragindako suteen bolada batek astindutako herrialde/leku batean garatzen da. Herritarren lema argia da: “Non pasarán”, etxeetan ezezagunak ez sartzeko deia, etxekoen eta komunitatearen osotasuna arriskuan jar dezakete eta.
Hala ere, Cándidok eta Ana alabak etxean bikote misteriotsu bat hartuko dute, eta horrek gertaeren multzo bat eragingo du eta eguneroko bizitza aldatu egingo zaie. Pertsonaiak ez dira haien printzipioak defendatzeko gai, eta uko-egiteen eta jokabideen kiribil batean harrapatuta geratuko dira. Horrek suntsipena ekarriko du, eta amaieran haien etxearen su-eragile konplize bihurtuko dira.
Gure anbizioa antzerkia eguneroko bizimoduko atal funtsezko eta aberasgarri moduan integratzea da.
Ártika Cía. konpainian arte eszenikoak publiko guztiei hurbiltzeko lan egiten dugu, kalitatezko proposamenen bidez ikaskuntza, gogoeta eta konpromiso soziokulturala sustatuz.
Mota: Antzerkia
Helduentzat
Iraupen: 75’
Hizkuntza: Gaztelania – Galiziera
Estrenaldi: 2024ko azaroaren 23a. Ártika Aretoa, Vigo (Pontevedra) Galizia
Kontaktua:
Rocío Salgado
Tel.: 627 165 468
Av. Beiramar, 113 36208 Vigo (Pontevedra) – Galicia