Víctor Eusa Razquin nafar arkitektoaren obra, 1949an inauguratu zuten eta zinema-areto eta beste ikuskizun batzuetarako areto moduan 1987 arte izan zuen programazioa. Koliseoak 2007ko martxoaren 23an zabaldu zituen berriro ateak, birgaitze-lanak egin eta gero.Hiru areto ditu, haietako lehena antzokia, bostehun lagun hartzeko edukierarekin, eta beste bi, laurogei pertsona hartzeko bakoitza. Berriro inauguratu zutenetik, urtero laurogei bat ikuskizun programatzen ditu (kontzertuak eta antzerki- eta dantza-emanaldiak) eta gutxi gorabehera ehun eta hogei film.Koliseoak zuzeneko ikuskizunen programazioa eta estreinaldiko zinema karteldegia bateratzen ditu. Zinema digitaleko 2 proiektore eta 3Dko bat ditu.