Herriko plaza nagusia da, eta 1256an Alfontso X.a “Jakitunak” herria sortu zuenetik azoka hartzen du asteartero. Egungo plaza 1988an onartu zuten proiektukoa da.Plaza eratzen duten eraikin nabarmenenen artean San Joan Bataiatzailea eliza monumentala dago, eta Olbeak edo San Joango arkupeak, XVI. mendearen amaierakoak. Arkupeek kale arkupedun bat eratzen dute, herrirako sarreran hegoaldetik. Haiei eusten dieten zutabeak harrizkoak dira, zurarekin amalgaman. Beheko aldearen ezaugarria da teilatu laua izatea.