Asturiasko estilo barrokoko jauregi-kapera nabarmenenetako bat da, eta obra Francisco de la Riva Ladrón de Guevara arkitektoarena dela uste da.De los Dolores kapera Grado herrian dago, Asturiasen, izen bereko kontzejuan. Garai batean, Miranda-Valdecarzana jauregiko kapera pribatua zen. 1713an eraikiarazi zuen Sancho Fernández de Miranda Ponce de León y Trellesek, Valdecarzanako III. markesak. Egun, 1995ean eskuratutako ondasuna da eta Gradoko Udalarena, zeinetan hainbat zaharberritze-lan egin diren. Ez du erlijio-izaerarik, baizik eta bertan zenbait jolas-ekitaldi egiten dira, hala nola ikuskizun eszenikoak. De los Dolores kapera, Miranda-Valdecarzana jauregiarekin batera, Monumentu Historiko Artistikoa da.