
Ipar Eszena Bidea
Arte eszenikoen bitartez Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa eta Errioxa lurraldeen arteko truke kulturalerako proiektua.
Konstelazioen Ibilbidea 2025
Irailaren 12tik urriaren 26ra bitarteko
Ipar Eszena Bidea proiektuaren ardatza ia 70 egoitza zeharkatuko dituen arte eszenikoen ibilbidea da, hain zuzen ere sortutako lurralde kultural komuna osatzen duten 6 autonomia erkidegoetan barrena: Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskadi, Nafarroako Foru Komunitatea eta Errioxa.
2025 honetan, 18 dira gure ibilbidearen hautaketa eratzen duten ikuskizunak, lengoaia, estetika eta ikusle-motaren aniztasuna gailendu den programazio orokorraren barruan. Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa eta Errioxako arte eszenikoek eman dutenaren onenaren aukeraketa txiki bat da. Inoiz baino ekitaldi gehiago egongo dira 7. edizio honen programazioan.
Ibilbide zabaldua
Ipar Eszena Bidearen programazio zabalduak emanaldien ibilbidetik kanpoko jarduera oro hartzen du barne, ardatz egituratzaile modura; inguratu eta osatu egiten du, ondorioak biderkatuz ikusleekiko harremanari, topaketari, bitartekaritzari, dinamizazio profesionalari eta sektorialari dagokienez. Ekintza lerro edo jardueren bi multzo handitan dago banatuta: alde batetik, publiko profesionalarentzako jarduerak eta dinamizazio profesionalekoak; eta bestetik, publikoekin harremana izatekoak.

Promueve | Promove | Sustatzaileak






Patrocina | Babesleak

Colaboración especial | Collaboración especial | Lankidetza berezia

Financia | Finantzatzaileak














