Helen Keller izeneko emakume baten historia ezagutzean hasiko da dena. Tuscumbian jaioa (Alabama, AEB), ospetsu bihurtu zen 1904an Harvarden unibertsitate-titulua eskuratu zuen lehen gor-itsua izatean mundu osoan. Memoria kolektiboan haren bizitzaren alderdi hori finkatu zen, desgaitasun bat gainditzeko ereduzko pertsona moduan. Ipar Amerikako zenbait artxibotan ikertuta, haren aktibismo politikoa ezagutu dugu, sistematikoki ezkutatu den haren bizitzako alderdi bat. Zergatik? Nori interesatzen zaio hori egitea? Emakume gorra eta itsua delako? Ez delako onartzen AEBetan XX. mendeko pertsona ezagunenetako bat komunista izatea? Desgaitasuna duen emakume bat ezin delako izan lider antikapitalista bat? Ikuskizun hau irisgarria da gor, itsu eta gor-itsuentzat.
Chévere antzerki-agitazioko konpainia bat da, bizkarrean 35 urteko baino gehiagoko lana duena. Era berean lotsagabea eta egiazkoa den sorkuntza propioko proposamena naturaltasunez edukitzen jakin du. 2014an, Antzerki Sari Nazionala jaso zuen, bere gizarte- eta kultura-konpromisoarengatik eta sorkuntza kolektiboko, generoen urraketako eta errealitatearekiko konexio kritikoko ibilbide koherentearengatik. 1988az geroztik, Chéverek oso estilo eta formatu desberdinetako ikuskizunak egin ditu. Umorea filosofia moduan eta pentsamendu kritikoa tresna moduan erabilita, bere antzezlanek aurrez aurre jartzen dituzte agertokian oraineko debateak duela gutxiko iraganeko memoriarekin, oso askotarikoak diren publikoek ulertzeko moduko lengoaia garaikide batekin.
Mota: Antzerki
Publiko: Heldua
Iraupen: 90’
Hizkuntza: Gaztelania – Galiziera – Espainiako keinu-hizkuntza
Estreinaldi: 2024ko otsailaren 16a. Salón Teatro, Santiago de Compostela (Coruña) – Galizia