Skip to main content

Esto es un poema

Errioxa | Violeta y Péndula

Esto es un poema

Errioxa | Violeta y Péndula

Los Titiriteros de Binéfar esperientzia handiko konpainiaren eta Violeta y Péndula konpainia gaztearen ahaleginen baturak istorio zoro eta dibertigarri hau sortu du. Ikusle gazteak ez ditu hotz utziko.

Hozkailutik ihes egin eta munduan zehar ibili nahi duten barazkiak; poemen lehiaketa batean lehen postua lortu nahi duten bi lagun eta ustekabeko amaiera, bizitzaz gehiago gozatzen ikasteko eta lagunak diren moduan onartzeko beharra iradokitzen diguna.

2015ean, Violeta y Péndula konpainiak Xirivellako Pailazoen Lehiaketa Nazionala irabazi zuen ‘Hemos venido a ganar’ lanarekin. Ikuskizunetan txotxongiloak ere sartzen dituzte.

Paco Paricio daukate, Los Titiriteros de Binéfar konpainiakoa, ‘Esto es un poema’ ikuskizuna zuzentzeko.

Hainbat lekutan aritu dira: Logroñoko Txotxongiloen Jaialdia, Mostreta Escolar de Xirivella, Territorio Goya, Gaztela eta Leongo programazioak, Cucha de Úbeda eta Menudo Teatro Jaialdia.

Konpainia hizkera artistiko berriak bilatzen eta ezagutzen ari da etengabe. Pandemian Lambe Lambe teknika aurkitu zuten eta lehenengo istorioa sortu zuten. Harrera oso ona izan zuten eta hainbat jaialditan parte hartu zuten, hala nola Escenarios Insólitos de Actual, Festival 150 gr eta Jornadas Monstrenkas (Gasteiz).


Mota: Antzerkia, txontxongiloak eta zirku berria
  • Publiko guztientzat
  • Iraupen: 60’
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Estrenaldi: 2025eko ekainaren 16a. Santander Escénica, Paraninfo de la UIMP, Santander – Kantabria

Kontaktua:
  • Raquel Gonzalo
  • Tel.: 696 787 549
  • Caballero de la Rosa, 19. Bajo Dcha. 26004 Logroño – La Rioja
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos