Skip to main content

El último aullido

Kantabria | Trueba & Trueba Producciones

El último aullido

Kantabria | Trueba & Trueba Producciones

Gizon batek ikasitakoa desikasi behar du bere benetako nia aurkitzeko? Norbere buruaren kontra borrokatu daiteke? 

Agertokian dagoen gizon bakar batek ikusleen datuak jasotzen ditu eta biografia horiek bereari gehitzen dizkio guztiona izan daitekeen iragan bat berreraikitzeko. Fikzioarekin nahasten diren oroitzapenen bidez, egileak “ar alfaren” mitoak desmuntatzen ditu maitasuna, desira, aitatasuna edo aitaren galera errealitateak aurrean jarrita.

Une batzuek ikuslea zeharkatzen dute; beste batzuek irribarrea eragiten dute, norbere burua islatuta ikusten delako. Lan honetan aztertzen da zer esan nahi duen gaur egun gizon izateak, eta adiskidetasunaren, leialtasunaren eta zaurgarritasun partekatuaren lurralde batera eramaten gaitu. Azken finean, gizonago eta ez otsoago egiten gaituzten ezaugarriei balioa ematen zaie.

Trueba & Trueba Producciones konpainiak 2022an hasi zuen ibilbidea gizarte-inpaktua zuten proiektuen garapenean fokua jarrita. 

Konpainiaren piezetan, ikusleek parte-hartze aktiboa dute, laugarren pareta apurtu egiten da eta gai garaikideak etengabe arakatzen dira, begirada hurbil eta konprometitua erabiliz.

Sorkuntza artistikoaren, herritarren partaidetzaren eta gizarte-gogoetaren arteko bidegurutzean kokatzen dira lanak, esperientzia eszeniko bizidun, irisgarri eta orainaldiari lotuak sortzeko.


Mota: Antzerkia
  • Nerabeentzat + helduentzat
  • Iraupen: 60’
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Estrenaldi: 2026ko otsailaren 12a.
    Palacio de Festivales de Cantabria,
    Santander – Kantabria

Kontaktua:
  • Tel.: 646 836 244
  • C/ Valliciergo, 13 – 1° A. 39003 Santander – Cantabria
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos