Skip to main content

El gato con botas de agua

Asturiasko Printzerria | El callejón del gato

El gato con botas de agua

Asturiasko Printzerria | El callejón del gato

‘El gato con botas de agua’ ipuin klasikoaren gure bertsioa da, XXI. mendeko haurren eta familien sentikortasunari eragiteko pentsatua. Antzerki bisualaren proposamen bat, txotxongiloekin eta objektuekin, haurren oinarrizko eskubideei buruz gogoeta egin nahi duena.

Arrantza-ontzi bat itsas zabalean, ekaitza eta erreskatea, neskato bat eta katu bat… Ipuin baten bilbe intenporalak gaua igarotzen eta portura zoriontsu iristen lagundu ahal digu.

El Callejón del Gato Producciones Asturiaseko antzerki-panoramako konpainiarik sendoenetakoa da, eta benetako erreferentzia haurrentzako eta gazteentzako sormen-lanak egiten, nazioko eta nazioarteko proiekzioarekin. 

2007an sortu zutenetik, proiektu sendoa egin du ikerketan eta eszenasorkuntzan. Laguntzaileen ekipo zabala du zuzendaritzan, testuetan eta musikan, diseinuan, diziplinaanitzeko sorkuntzan eta antzerkipedagogian.

Sariak eta aitorpenak:

  • 2025: Oh! Saria haurrentzako ikuskizunik onenari.
  • 2022: Territorio Violeta, Artes Escénicas e Igualdad Jaialdiko Saria.
  • 2021: FETEN Saria Eszena Egokitzapenik Onenari.
  • 2020: XV Jovellanos Saria Eszena Ekoizpenari.
  • 2017: Impulsa Saria Sormen eta Kultura Industriarik Onenari.

Mota: Antzerkia eta txontxongiloak
  • Haurrentzat eta familientzat
  • Iraupen: 42’
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Estrenaldi: 2023ko abenduaren 3a. Teatro de La Laboral, Gijón – Asturiasko Printzerria

Kontaktua:
  • Ana Eva Guerra – Tel.: 655 512 117
  • Moisés González – Tel.: 658 563 981
  • C/ Eulalia Álvarez, 14 – Bajo 33209 Gijón Principado de Asturias
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos