Skip to main content

52 Hercios

Ados Teatroa | Euskadi

52 Hercios

Ados Teatroa | Euskadi

Lanaren izenburuak Ozeano Bareko hainbat lekutan azken 35 urteetan erregistratutako soinu bitxi baten frekuentziari egiten dio aipamen; balea urdin baten kantuaren antza du. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertz bitarteko frekuentzietan komunikatzen dira. Beraz, balea bakarti bitxi honen ahotsa, ‘52 hercios’ bibratzen duena, espezie horren entzumen-atalasetik kanpo geratzen da. Beste balea batek ere ezin izan du inoiz bere deia entzun.

Baliteke 52 hertzetako balea edo Whalien 52 jaiotzatik gorra izatea eta horregatik inoiz ez ikastea bere kantua frekuentzia egokian emititzen. Antzezlanean balea bakarti horren metafora erabiltzen da, gizarte-bakartzearen sinbolo bihurtuta, nahi gabeko bakardadearen momentuak pairatzen ari diren edo pairatu dituzten pertsonen gainean begirada poliedrikoa harilkatzeko.

Soinu horren oihartzunak testua eta eszenaratzea gainditzen ditu, tonu ez-errealista batean, irudi poetikoz eta koreografikoz beteta.

Ados Teatroa 1994an sortu zuten dibertitzeko, hunkitzeko eta interesa pizteko istorioak kontatu eta ikuskizunak eraikitzeko, sinetsita baitzeuden horixe zela jendearengan interesa pizteko, dibertitzeko eta hunkitzeko modua.


Mota: Antzerkia
  • Publiko guztientzat
  • Iraupen: 75’
  • Hizkuntza: Gaztelania – Euskara
  • Estrenaldi: 2025eko urriaren 3a.
    Principal Antzokia, Donostia
    (Gipuzkoa) – Euskadi

Kontaktua:
  • Ione Zabala
  • Tel.: 650 908 739
  • Donostia plaza, 102, 20115 Astigarraga, (Gipuzkoa) – Euskadi
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos