Skip to main content

Nor gara?

24 urteko ibilbidearekin, Escena Galega sektore profesionaleko erreferentziazko elkartea da Galizian, eta gaur egun 57 konpainia bazkide ditu. Ondasun komunak diren aldetik, hizkuntza eta kultura defendatzearekin konpromisoa duen kolektiboa gara; erakundeekin eta arte eszenikoen sektorearen modernizazioan inplikatutako eragileekin elkarrekintzan aritzeko egiten dugu lan, eta konexio estrategikoak lortu nahi ditugu beste lurralde batzuetako pareko elkarteekin.

Asturiasko Arte Eszenikoen Konpainia Profesionalen Elkartea (EscenAsturias) 2018. urtean eratu zen, erkidegoko arte eszenikoen bi enpresa elkarte batu ondoren (ForoEscena eta ACPTA). Gaur egun ikuskizunen mundura profesionalki lotutako 35 konpainiak osatzen dute; Asturiasen egindako arte eszenikoak sustatu eta estatu mailako zein nazioarteko proiekzioan laguntzea du xede.

24 enpresa biltzen dituen elkartea da, eta Kantabriako antzerki, dantza, zirkua eta magia ekoizleak elkartzeko sortu zen. Kideen interes orokorren defentsa, sustapen, koordinazio, ordezkaritza eta kudeaketarako organo modura balio behar du. Elkartea beharrizan modura ulertzen dugu, gure sektorea antolatu eta egituratzeari heltzeko eta gure ofizioa aintzatestea eta duintasuna ematea lortzeko.

Eskena elkartea 1995ean sortu zen, euskal antzerki munduaren enpresei ahotsa, espazioa eta aukerak emate aldera. Gaur egun 29 produkzio etxek osatzen dute. Gure erkidegoan sektoreko enpresen komunikazioa, egonkortasuna eta garapena hobetzeko lan egiten duen elkartea gara. 30 urte baino gehiago ibilbidea egin dugu Euskadiko arte eszenikoen solaskide eta sustatzaile gisa erreferentzia sendoa izaten.
2011z geroztik, Eskena arduratzen da Bilbon dagoen Harrobia Berrikuntza Eszenikoko Zentroa kudeatzeaz.

Escena Navarra Enpresa Elkartea, ESNA, Nafarroako Foru Erkidegoan lan egiten duten ekoizpen eszenikoko enpresen elkarte profesionala da. Gaur egun, 8 enpresa elkartuk osatzen dute ESNA. Guztiek ibilbide luzea dute antzerki- eta magia-ikuskizunen ekoizpenean, zuzeneko ikuskizunen laguntza teknikoan eta kultura- eta arte-proiektuen garapenean. Era berean, ESNA Antzerki eta Dantza Enpresen Elkarteen Estatuko Federazioa (FAETEDA) osatzen duten 15 erakundeetako bat da, eta gaur egun Nafarroako lurraldea ordezkatzen duen kide bakarra da.

AESCENA Errioxako arte eszenikoen komunitate profesionala da, askotarikoa lengoaia, formatu eta ibilbideei dagokienez, eta sorkuntza artistikoarekiko eta sektorearen garapenarekiko konpromisoak batua. Gure lurraldearekin elkarrizketan aritzen diren eta bertatik harago proiektatzen diren egitasmo eszenikoak sortu, ikertu, ekoitzi, eratu eta partekatzen ditugu, tokikotik nazioko eta nazioarteko esparruetarantz. Arte eszenikoak topaketarako, berrikuntzarako eta eraldaketa sozialerako gune eta bitarteko izan daitezen egiten dugu haien alde, inklusioa, aniztasuna, elkarlana, jasangarritasuna eta gure komunitatea osatzen duten begirada guztiekiko errespetua sustatuz.

Proiektuaren lantaldea

  • Koordinazioa: Nerea Soto Gutiérrez.
  • Kudeatzailetza: Amaia Ibáñez.
  • Asturiasko produkzioa: Patricia Baragaño, UEvents.
  • Galiziako produkzioa: CUNDE, Servicios de Producción.
  • Nafarroako produkzioa: Global Servicios Culturales.
  • Kantabriako produkzioa: Begoña García.
  • Euskadiko produkzioa: Idoia Ayestarán
  • Errioxako produkzioa: Fernando Moreno.
  • Komunikazio kabinetea: 
    Lucía Pita-The Office Comunicación (Galizia).
    Marta Barbón, MB Comunicación (Asturias).
    Felisa Palacio (Kantabria).
    Gontzal Saénz, ieR – Información en Red (Euskadi).
    Alberto Laiglesia, Global Servicios Culturales (Nafarroa).
    Rebeca Ortega – Colibrí Comunicación (Errioxa)
  • Sare sozialak eta online estrategia: The Office Comunicación.
  • Diseinu grafikoa: MINIM Comunicación.
  • Materialak prestatzea eta inprimategia:
    LAU Creaciones eta Arabako Foru Aldundiaren Inprimategia.
  • Web diseinua: Diego Seixo.
  • Argazki- eta bideo-estaldura:
    Miguel Lamas Fotografía.
    Ana Martín-Estudio La Central:
    JPEG Estudio de Fotografía.
  • Bideoen edizioa eta muntaketa: Miguel Lamas Fotografía.
  • Itzulpenak eta hizkuntza-aholkularitza:
    Laura Iglesia.
    Interwords.
    Santiago Cortegoso.
  • Proiektuaren Jarraipenaren Batzorde Iraunkorra:
    Marta Alonso Tejada eta Guillermo Carbajo (Escena Galega).
    Luis Alija eta Mayra Fernández (EscenAsturias).
    Carlos Troyano eta Begoña García (ACEPAE).
    Gorka Mínguez eta Idoia Ayestaran (Eskena).
    David Lainez eta Martxel Rodríguez (Esna).
    Sónia Olveira eta Begoña González (aescena)
  • Edizioaren irudia: Sergio Llunik.

Katalogo honetarako ikuskizunak hautatzeko batzorde profesionalen osaera

Galizia, Asturiasko Printzerriko eta Kantabriako Batzordea

Euskadi, Nafarroako Foru Komunitateko eta Errioxako ikuskizunak aukeratu ditu.
  • Santiago S. Nieto Romarís. Karrerako funtzionarioa. A Coruñako Concello de Outes Kultura teknikaria.
  • Gustavo del Río Prieto. Kultura-kudeatzailea.
  • Adolfo Camilo Díaz López. Corvera Asturiasko Udaleko Kulturako gerentea.
  • Verónica Rodríguez Fernández. Xixongo Udaleko FMCE eta UPko Kultura Berrikuntzako Departamentuko burua.
  • Marta Romero Diego. Kultura-kudeatzailea eta -bitartekaria.
  • Isabel Ibarra Arenado. Kantabriako Jaialdien Jauregiko Programazio eta Produkzio arduraduna.

Euskadi, Nafarroako Foru Komunitateko eta Errioxako Batzordea

Galizia, Asturiasko Printzerriko eta Kantabriako ikuskizunak aukeratu ditu.
  • Nagore Irastorza Artola. Zarauzko Udaleko Kultura Saileko arduraduna.
  • Pello Mirena Gutiérrez Salceda. Eskenako azterlan eta proiektuen koordinatzaile ohia.
  • Nerea Garde Iriarte. Zizur Nagusiko Udaleko Kultur koordinatzailea.
  • Iker Bengotxea Goya. RTN-NASeko Sendaberri Zirkuituaren kudeatzailea.
  • Gabriel Santos Ruiz. Kultura Sustatzeko zerbitzuburua, Errioxako Gobernua.
  • Yolanda Marín Solano. Logroñoko Udaleko Kultur Jardueren zuzendaria.

Eskerrik berezienak Escena Galega, EscenAsturias, ACEPAE, Eskena, Esna eta aescena osatzen dituzten konpainia guztiei eta zuzendaritza batzordeei.