Riera antzokia 1945ean inauguratu zuten. Antzokia eraikitzeko ekimena Laureano Rierak izan zuen. Bertako enpresaburua izan zen, antzokiaren jabea eta arduraduna zenbait hamarkadatan, eta berak 1942an proiektua agindu zion Fernando Cavanilles arkitektoari. Riera antzokiaren ingurunea leku pribilegiatua da herrian, alde zahar betean. 2003an, Villaviciosako Udalak Riera antzokia eskuratu zuen, birmoldatze-lanak egin eta berriro zabaltzeko. 75 urte betetzeko zorian dagoela, Villaviciosako eta eskualde horretako kulturgune nagusietako bat izaten jarraitzen du, eta jarduera eszeniko eta zinematografiko bizia hartzen du. Antzokiak italiar erako gune eszenikoa du, eta 270 eserleku dauzka, besaulki-patioaren eta anfiteatroaren artean. 2019an, 115 jarduera hartu zituen, eta haietara 14.000 ikus-entzule joan ziren kontzertu, antzerki-emanaldi, mintzaldi eta elkarteen jarduerez gozatzeko.