Andre Maria plaza Arabako hiriburuan bisitari gehien hartzen duen tokietako bat da, Gasteizko alde zaharraren ardatz egituratzailean kokatuta baitago. Alde zaharra hiriaren bihotza da. Erdi Aroko ‘almendra’ hartzen duen muinoa VIII. mendetik dago okupatuta, Gasteizko jatorrizko herrixka besterik ez zegoen garaitik. Andre Mariaren katedrala edo Katedral Zaharra dago bertan, eta bai hiriko eraikin historiko ugari ere. Gainera, erreferentziazko kultura-eremua da uda-garaian, Andre Maria plazan programatzen baitira dantza-, antzerki- eta musika-ikuskizunak.