Euskal sektore eszeniko profesionaleko talde profesional guztien eskura dagoen aktiboa. 2011n sortu zen, irabazteko asmorik gabeko elkarte moduan, eta elkarlan publiko-pribatuko gune bat sustatzen du Bilboko Udalaren –ekipamenduaren jabea eta babeslea–, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaritzaren –zeinarekin lankidetza-hitzarmen nagusi eta ezinbesteko bat dugun– eta Eskena Euskadiko produkzio eszenikoko enpresen elkartearen artean. Azken horrek antolakuntza eta sektorearen gaineko ezagutza ematen du. 1.000 m2 ditu, eta makineria eta egiturak, argiztapen, soinu eta bideo profesionalak, zenbait gunetan banatuta.