Iortia kulturguneak eskaintza egonkorra eta askotarikoa egiten du, diziplina artistiko desberdinetara heltzea erraztuz eta publikoak sortuz. Hala, urte hauetan, guneak espazio propioa eta bereizia hartzea lortu du Nafarroako kultura-ekosistemaren barnean. Arte eszenikoetako denboraldi zabala —50 bat ikuskizun urtean—, zinemakoa —bi pantaila ditu, eta 80 film ematen dira gutxi gorabehera urtean— eta erakusketa-programazioa nabarmendu behar dira —12 erakusketa urtean—. Beraz, 300 bat kultura-ekitaldi izaten dira urtean.