Pazo da Cultura Carballoko herriguneko berdegune handienetako baten ondoan dago, Parque del Anllóns esaten diotenaren ondoan. Esparrua 2002an eraiki zuten. Modernoa eta funtzionala, edukiera desberdinetako zenbait areto ditu Pazo da Cultura guneak, kultura-jarduerak egiteko egokituak. Antzerkiko, dantzako eta musikako ikuskizunak eskaintzen ditu bere programazioan, 350 eserleku dituen eta hornidura tekniko ona duen entzunareto batean.