
- Este evento ha pasado.
Bastidan (Araba) kokatua
Septiembre 22, 7:00 pm - 7:50 pm

Pertsonaia obsesiboa, zorrotza eta arretatsua. Izaki bakana bere espeziean, bere kontrolpetik kanpo dauden ezin konta ahala kutxak inguratuta. Bere munduari forma emateko jolas- tuko da kutxa horiekin.
Kaosetik eldarniozko unibertso bat sortuko da, non barrea asmatuko duen, zoramen komiko bat sortuta eta izaki berri bihurtuta, irudi berri batekin.
Xampatito Pato
Xampatito Pato, Jesús Velasco malabarista eta pailazoak eratzen duen konpainia, Santiago de Compostelan sortu zen, 2017an.
2019an, ‘Só’ bere lehen bakarkako ikuskizuna nabarmendu zen. Ikus-entzuleei “puru-kaxak”, zirku klasikoko diziplina bat, modu berrituan eta modernoan gerturatzen die. Ikuskizun horrek harrera bikaina izan zuen kritikarien eta publikoaren artean. Besteak beste, publikoaren saria eskuratu zuen MalabHarían, 2020an, eta Panorama Circada sariketaren II. edizioko saria 2019an. Ikuskizun honek bira egin du Espainiako eta Europako geografiaren zati handi batean, eta 200 emanaldi baino gehiago izan ditu.