Skip to main content

Una mera curiosidad

Nafarroa | Producciones Maestras

Una mera curiosidad

Nafarroa | Producciones Maestras

Artemisia Gentileschi italiar margolari barrokoak gaur markotik
atera eta bi dimentsioak uztea erabaki du, zerbait kontatzera
etortzeko. Ez dauka oso argi zergatik, baina ezin zen ezer esan
gabe gelditu gertaeren aurrean. Beharbada, erraiak jaten
dizkion ezinegon hori konpontzen lagundu ahal diogu guk…
‘Una mera curiosidad’ antzezlan bat da, sakonki egungoak
eta humanoak diren gaiei heltzeko artea erabiltzen duen
komedia bat. Margolari ospetsu eta urte askoan ahaztuak
lagunduta, ibilbide dibertigarria eta zirraragarria egingo dugu
haren bizitzan eta lanean, argi eta garbi kezkatzen duen orain
bat begien bistatik galdu gabe.

Producciones Maestras Nafarroako konpainia da, berak
sortutako antzerki-ikuskizunak ekoizten dituena aretorako,
heldu eta gazteentzat eta bai familientzat ere.
Helduentzat egin dituen azken muntaiak ‘Una mera curiosidad’,
‘La Malpagá’ eta ‘Loco desatino’ izan dira. Familientzat, ikuskizunak
gaztelaniaz eta euskaraz egiten ditu: ‘Nire beldurrik
maiteenak’ (‘Mis miedos favoritos’) eta ‘Arrain bat bezala’
(‘Como un pez’).
Horrez gain, bere programak garatzen ditu konpainiak, adibidez,
Festival LitercreArte Jaialdia, literaturaren eta antzerkiaren
inguruko kokreazio- eta bitartekotza-proiektua, parte hartzen
duten herrietako kultura-arloak eta herri-liburutegiak inplikatzen
dituena, eta Brújula proiektua, autonomietako eskola-kanpaina.


https://vimeo.com/1031074291

Mota: Antzerki
  • Publiko: Helduak
  • Iraupen: 75’
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Estreinaldi:2024ko urriaren 19a. Udal-antzokia, Antsoain – Nafarroa

Harremanetarako:
  • Ángel García
  • Tel.: 650 887 044
  • Tel.: 650 887 044
  • Zapatería k., 33 – 2.a 31001 Iruña – Nafarroa
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos