Ipar Eszena Bide irekiago batek publikoaren irribarrea bilatzen du bere laugarren edizioaren 38 egoitzetan
Agurain eta Vitoria-Gasteiz gehitu dira aurten Bizkaia eta Gipuzkoako beste sei herriez gain eta urriaren 9ra arte Galizia, Asturias eta Kantabriako elkarte eszenikoen muntaiak eskainiko dituzte.
Konpainia gehiago, ikuskizun gehiago, herrialde gehiago, proposamen gehiago. Ipar Eszena Bidearen (IEB) laugarren edizioa zabaldu egin da Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta, aurten ere bai, Nafarroko konpainien arteko harreman eszeniko, artistiko eta profesionala sustatzeko duen konpromisoari esker.
Irribarreak hazi lemapean (pandemiaren ondoren alaitasunaren itzuleraren alegoría eta antzezlekuetan publikoa ikustearena) programazio ofiziala irailaren 10ean hasi eta urriaren 9an bukatuko da, 15 antzerki konpainia, dantza eta zirku berria haien ikuskizuna 38 egoitzetan azalduko dute Constelaciones ibilbidearen parte, IEBren agertoki zirkuitua dena.
Euskadin, zirkuitu honetako muntaiak hurrengo asteko ostiraletik aurrera izango dira hiru herrialde historikoetako zortzi herrietan, Araba edizio honetara gehitu eta gero Agurain eta Gasteiz ordezkari moduan. Gipuzkoan Eibar, Mutriku eta Hondarribiak errepikatuko dute eta Bizkaian Forua eta Arratzuz gain arte eszenikoen hartu-eman honetara Bilbo gehitu da, Euskadiko errepresentazioak itixiko dituena urriaren 9an.
Arabaz gain, Ipar Eszena Bidearen laugarren edizioak Nafarroako Foru Komunitatea ere gehitu da errepresentazio zirkuituan, IEBren presentzia Santiago Bideko ibilbidean handituz. Handitze honek, gainera, Ipar Eszena Bidearen hedapen artistikoa suposatzen du.
Ipar Eszena Bidea (IEB) arte eszenikoen bidezko kultura trukaketa proiektua da Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako kultur produkzioa elkartu nahi dituenak. 2019tik aurrera IEB-k antzerkia eta dantza ohiko zirkuituetatik urruti dauden eszenatokietara eraman ditu, Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako herrietako publikoa kulturan murgildu ahal izateko.
Programaren aurkezpena gaur Gasteizen
Kultur trukaketaren aurkezpena Euskadin eguerdian egin da gaur arabar hiriburuko Santa María Katedraleko atarian, instituzioetako ordezkariekin eta Euskadiko sektoreko ordezkariekin, hala nola, proiektuan parte hartzen duten euskal konpainiekin eta beraien muntaiak beste erkidegoetan aurkeztuko dituztenak: Vaivèn Producciones donostiarra, El Enjambre ikuskizunarekin parte hartzen duena; Erre Produzioak konpainia bizkaitarra, FAKE (Tramantojo)-rekin; eta Teatro Paraíso arabarra, Uniko ikuskizuna aurkeztuko duena.
IEB-ren programak Euskadin zortzi antzerki eta dantza ikuskizun batzen ditu beste hainbat euskal herrietan. IEB-ren lehen hitzordua Euskadin hurrengo asteko ostiralean izango da Aguraingo (Araba) herrian, ‘Sonámbulo’ PistaCatro galiziar konpainiaren ikuskizunarekin. Igandea irailak 18 Hondarribian (Gipuzkoa) La Machina Teatro kantabriar konpainiaren muntaia egingo da, ‘Ecos en el Fango’.
Ostiralean, irailaren 23an, Arratzuko (Bizkaia) Santo Tomas Elizan dantza ikuskizuna aurkeztuko da, ‘Mímesis’, Zig Zag Danza konpainia asturiarrarean. Egun berean Vitoria-Gasteizen beste dantza ikuskizuna aurkeztuko da, ‘DeMente’, Fran Sieira galiziar konpainiarena, irailaren 24ean berriz ere aurkeztuko den muntaia, Eibarko (Gipuzkoa) Teatro Coliseo Antzokian.
Igandea, irailak 25, Mutrikuk (Gipuzkoa) ‘La niña de las trenzas al revés’ muntaia eskainiko du, El Callejón del Gato asturiar konpainiarena. Egun batzuk beranduago, ostirala irailak 30 Foruan (Bizkaia) ‘Como un suspiro’ obra aurkeztuko da, Ruido Eterno konpainia kantabriarrarena. Ipar Eszena Bideko azken ikuskizuna Euskadin igandean urriaren 9an izango da Bilboko Harrobia Eskenan ‘Bailar Agora’ Marta Alonso Tejada galiziar konpainiarena.
Hedatutako bidea
Constelaciones Ibilbidearen ondoan Hedatutako Bidea dago funtzioetako zirkuituetatik kanpo dauden ekintza guztiak elkartzen dituena. IEBaren laugarren edizioaren hazkundea programazio honetako ekintzetan ere isladatzen da: Gurutze programaren errefortzua, Habitación Peregrina PRO-n konpainia gehiagok izen eman duten eta ESADS-en estreinaldia Bidean. Proiektuak, gainera, elkarrizketak online eta aurkezpenen ondoren publikoarekin bilerak izango ditu.
Grurutze programa, trukaketa eszeniko, artistiko eta profesionala indartzeko diseinatuta Ipar Eszena Bidearen oinarria da. 2022an bertan parte hartzeko oinarriak malgutu egin dira. Gainera, programak bultzada ekonomikoa jaso du inplikatutako profesionalentzat oso garratzitsua baita herrialde desberdinetako beste formazio artistikoekin kolaborazioak izatea. Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadiren arteko sorkuntza eszeniko eta trukaketa artistiko eta profesionaleko egonaldia abuztuaren 10ean hasi zen eta irailaren 10etan bukatuko da.
Ipar Eszena Bideak 2022an ESADS Bidean estreinatuko du, Galizia eta Asturiaseko Arte Dramtikoko Goi Eskolekin (ESAD) eta Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskoloarekin sortutako kolaborazioa. Hiru eskoletako ikasleek IEBko laugarren edizioan parte hartzen duten eta lanean dauden profesionalekin elkartuko dira, topaketa, disziplina artistiko desberdinetako tailer eta praktikekin konpainia baten lan egun bat nola den ikusi ahal izateko.
Irailaren 13 eta 15 artean, Lugoko O Vello Cárcere Kultur Zentroak Habitación Peregrina PRO topaketa profesionalaren hirugarren edizioa ospatuko du, 46 konpainia eta distribuzio agentzia izen eman eta gero eta 70 agente profesional baino gehiagok parte hartuko dute IEBko bost komunitateetatik, beste urteetan baino %35 gehiago. Sektoreko agente desberdinak elkartzeko helburuarekin parte hartzen duten bost komunitateen helburuak hauek dira: sortzaile eta konpainien arteko sinergiak; ausnarketa eta formakuntza sektore eszenikoak dituen erronken aurrean eta promozio aukerak aztertzea; agerikotasuna eta Ipar Eszena Bideko herrialde desberdinetan konpainiaen banaketa.
IEB arte eszenikoen ekoizetxeetako elkarte profesionalek sustatutako ekimena da, Escena Galega (Galizia), EscenAsturias (Asturias), ACEPAE (Kantabria) eta Eskena (Euskadi). Denak Ipar Eszena Bidea Interes Ekonomikoko Elkartea, proiektu honen garapen, kudeaketa eta ekoizpenerako zehazki sortua.
IEB-k Galizia, Asturias, Kantabria, Nafarroa eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntza ekonomikoa du eta Espainiako Gobernuarena INAEM-en bidez. Begalsa-Eroski da babesle ofiziala, edizio honetan laguntza ekonomiko handiagoa jarri duena, bere konpromezua indartzen duena eta herrialdeen arteko trukaketa kulturala sustatzen duen proiektuaren alde apustu eginez.