Skip to main content

Escena Miriñaque | Kantabria

Escena Miriñaque | Kantabria

‘tÁ’ dantza-antzerki lan bat da, eta bertan errealismo magikoak
bizia hartzen du baso batean, non irreala edo bitxia ohikoa edo
arrunta bezala naturalizatzen den.
Bi pertsonaia dira, bitxiak, dibertigarriak eta sentiberak, eta
adiskidetasun-harreman bat garatuko dute, jolasen bidez
hazkunde emozionalean oinarrituta.
Ikuskizunaren amaieran, neska-mutikoak gonbidatuko dira
basoan sartzera, oso berezia den modu batean… dantzan.
Ikuskizun honek gorputza eta onomatopeiak erabiltzen ditu,
bai esaten denaren eta bai helarazten denaren garrantzia
nabarmentzeko.
Haurrentzako eta Gazteentzako Arte Eszenikoetako Sari Nazionala
jaso zuen 2024an.

Escena Miriñaque konpainiak urteko birak egiten ditu gutxi
gorabehera 80 emanaldirekin. 20 urtean, formatu guztietako
30 sorkari baino gehiago egin ditu, Estatuan eta nazioartean.
Egun, errepertorioan 4 ikuskizun ditu neska-mutikoentzat, eta
koprodukzio bat, 16 urtetik gorako publikoarentzat.
Ikuskizunak gure herrialdeko autonomia-erkidego guztietan
egin dira eta hiru kontinentetan ikusi ahal izan dira, besteak
beste, Txilen, Argentinan, Paraguain, Uruguain, Mexikon, Ekialde
Ertainean eta AEBetan.
Publiko familiarrarekin konpromiso handia du konpainiak,
bereziki, haurrentzako arte eszenikoekin, eta bi MAX sari eta
FETEN sari bat jaso ditu esate baterako.


https://vimeo.com/825760564

Mota: Antzerki/ Dantza
  • Publiko: Haurrak eta familiak
  • Iraupen: 35’
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Estreinaldi: 2023ko apirilaren 16a. Calderón antzokia, Valladolid – Gaztela eta León

Harremanetarako:
  • Noelia Fernández
  • Tel.: 942 052 911
  • Isaac Peral k., 9 39008 Santander – Kantabria
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos