Zergatik ezin dute neska-mutikoek iraganari buruz gogoeta
egiteko eta berdintasunezkoagoa, tolerantegaoa eta libreagoa
den gizarte batekin amets egiteko aukerarik izan, hartara, inor
ez izateko epaitua edo zigortua bere ideiengatik?
Federico García Lorcaren bizitzan eta lanetan oinarritutako
antzezlana da, haurrentzat. Historia gogoratzeko eskubidea
aldarrikatzen du, kultura-tresna boteretsu moduan; kulturaren
ulermen sakonagoa garatzen, ezinbestekoak diren balioak
sustatzen eta gizartea eraldatzeko elementu moduan askatasunak
eta justiziak duten garrantzia gogoratzen lagundu ahal
duen tresna, hain zuzen.
Federico bikainak idatzitako sentimenak, olerkiak, abestiak eta
ipuinak eszenaratzeko asmoa du ‘Soñando a Lorca’ antzezlanak.
Ábrego Producciones nazioarteko bokazioa duen konpainia
da, Kantabriako herri txiki batean errotua. Bost kontinenteetan
banatutako herrialdeetako agertokietan taularatzen dira bere
proposamenak.
María Vidal eta Pati Domenechen “proiektu eszenikoa, pertsonala
eta bitala” definitzeko beharrari erantzuna emateko jaio
zen konpainia. Hogei urtetik gora daramatzate mundu osoko
agertokietan aritzen, etika eta estetika konprometituko ikuskizunekin,
balioak sustatzen eta inor axolagabe uzten ez duten
kausak defendatzen.
Besteak beste, desgaitasunari, genero-indarkeriari, memoria
kolektiboari eta biodibertsitatea defendatzeari buruzko gogoetak
helarazten dizkiete adin guztietako publikoei.
https://vimeo.com/1054563972?share=copy