Pailazo bat eta maleta asko.
Itxaronaldia, aspergarria izan gabe, jolasteko eta irudimena
mugarik gabe lantzeko une bihurtuko den toki batera eramango
gaitu ustekabeko bidaia batek.
niMú konpainiak egoera zentzugabeak sortzen ditu, bat-batekoak,
giro poetiko batean bilduak biolontxelo-jotzaile batek zuzenean
laguntzeari esker.
niMú konpainia Xandra Gutiérrez orekari, clown eta dantzariak
osatzen du. Xandrak El Circ Petit (Bartzelona, 2010)
zirku-eskolan hasi zuen prestakuntza artistikoa. CAU zirkuko
eta antzerkiko nazioarteko eskolan jarraitu zituen ikasketak
(Granada, 2011-2012).
niMú konpainia 2016an sortu zen. Bi ikuskizun egin zituen,
‘Jacuzzi’ eta ‘Ni pies ni cabeza’, eta haiekin nazioarteko birak
egin ditu eta zenbait jaialditan parte hartu du urte batzuetan.
Euskadira itzuli eta gero, CEC antzerki fisikoko eskolan (2022)
prestakuntza hartzen jarraitzea erabaki zuen Xandrak.
‘Pausa’ ikuskizun berri honetan, Xandrak clowna, dantza eta
publikoarekin jolastea batzen ditu, oraingoan biolontxelo-jotzaile
batek lagunduta zuzenean.
https://vimeo.com/988471335