Skip to main content

Nanay de la China

Galizia | Pérez&Fernández

Nanay de la China

Galizia | Pérez&Fernández

Nanay ilargirik gabeko gau batean jaio zen neskato bat da.
Bizilagunek baztertu egin dute jaio zenetik, sineskeria hutsagatik.
Berak “ezetz!” esaten baino ez daki, eta aitonari laguntzen,
Yangzi ibaiaren ertz honetako arroz gozoena lantzen, Chis-Púm
bufalo asiar maitagarriak lagunduta.
Jendearen sineskeria ergelaren aurka borrokatzeko, Nanayk
eta aitonak plan bat egingo dute, baina ez da beti behar lukeen
bezain ondo ateratzen…
‘Nanay de la China’ familientzako antzerki-ikuskizuna da, non
txotxongiloak eta aktoreak batzen diren istorio original hau
antzezteko, magiaz, abenturaz eta umorez beteta.


Pérez&Fernández arte eszenikoetako konpainia da, Victoria
Pérezek eta Manu Fernándezek sortua eta familientzako proiektuak
sortzean espezializatua.
2015ean sortu zutenetik, zenbait izenbururen literaturamoldaketatik
abiatuta ekoitzi ditu ikuskizunak, besteak beste,
‘O poder de Amabel’, Érica Esmorísena, ‘Aguratrat’, Roald
Dahlena, eta ‘Os nenos da varíola’, María Solarrena. Azken
horrek 2021ean familientzako ikuskizun onenaren María
Casares saria jaso zuen eta Berdintasuneko Luísa Villalta
Saria.
2023an, ‘Nanai da China’ estreinatu zuen, Victoria Pérez eta
Xabier Romeroren testu originala, eta txotxongilo-ikuskizun
onenaren María Casares saria eskuratu zuen.


Mota: Antzerki / Txotxongiloak
  • Publiko: Haurrak eta familiak. Publiko guztiak
  • Iraupen: 45’
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Estreinaldi: 2023ko urriaren 12a. Teatro del Andamio, Coruña – Galizia

Harremanetarako::
  • Victoria Pérez – Tel: 657 363 735
  • Helena Capera – Tel.: 604 019 213
  • San Agustín k., 14 – 1.a 15001 Coruña – Galizia
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos