Centro de Cultura Antiguo Instituto erreferentziazko gunea da hiriko arte- eta kultura-sorkuntzarako, ekoizpenerako eta zabalkunderako, eta bai arte-lengoaietan espezializatutako prestakuntzarako ere.CCAI zentroak erakusketetarako aretoak, prestakuntzarako gelak, mintzaldietarako aretoa, grabatu-tailerra, dantza-tailerra, antzerki-tailerra, ikus-entzunezko mediateka, irudi-zentroa, musikarien tailerra, ekitaldi-aretoa eta patio nagusia ditu. Azken hori, hain zuzen, erabilera askoko gunea da, eta bertan egiten dira, besteak beste, Danza Xixón eta FETEN jaialdiak.