Itsas Etxea auditoriuma Hondarribiko La Marina – Portu auzoan dago, herriaren gune neuralgikoan.2.500 metro koadroko azalera erabilgarria duen eraikina da, eta antzezlanak, zinema, musika- eta kultura-ekitaldiak, eta enpresetako eta biltzarretako ekitaldiak hartzeko ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide tekniko guztiak ditu.Gune nagusian, agertokia eta besaulki-patioa ditu, 408 eserleku dituena gorantz doazen harmailen forman. Gune teknikoa du, soinu-, argiztapen- eta proiekzio-ekipoetarako, eta aldi bereko interpretaziorako erabiltzeko hornituta dauden bi kabina. Auditoriumak 404 eserleku ditu.