Herriaren erdigune berberean kokatuta dagoen eraikin moderno hau kulturako eta gizarteko jarduera ugariren egoitza da, eta urte osoan antzerki- eta dantza-ikuskizunak, kontzertuak eta mintzaldiak eskaintzen ditu, herritar ororentzat diren kultura-jarduerak garatzea errazte aldera.Funtzionala eta berritzailea diseinuari dagokionez, bai kanpoaldean eta bai barnealdean, 240 lagun hartzeko edukiera duen areto nagusi bat du. 2008ko abuztuaren 20an inauguratu zuten.