Skip to main content

Halley

Led Silhouette | Nafarroa

Halley

Led Silhouette | Nafarroa

…1835, 1910, 1986, 2061…
Dena batzen duen hari bat. Kontatu nahi dena eta banan-banan
aipatu ezin dena. Aurkariak sortu dituzue; aliatuak adina. Zibilizazio
aurreratuenak ere atzean gelditzen dira noizbait. Poetak
idatzi zuen unibertsoa aldatzen doala, baina jendea ez.
Begiak irekitzen ikasi zenutenetik ez diozue inguruneari
behatzeari utzi. Gertukoa, urrunekoa, dena aztertu da. Oraindik
ez zarete konturatzen suntsitzeko daukazuen ahalmenaz.
150.000 urte, izar hurbilenekora iristeko. Pauso bakoitzak
aztarna uzten du denboran. Betikotasunaren pisuarekin, argiaren
abiaduran. Hau bizitza bat da. “Isti mirant stella”.

Led Silhouette (RNEren dantza arloko El Ojo Crítico saria
jasoa 2024an) dantza-konpainia da, Nafarroako Lesaka hirian
kokatua. Jon López eta Martxel Rodríguezek zuzentzen dute,
eta, horrez gain, La Veronal konpainiako ohiko interpretatzaileak
eta kolaboratzaileak dira.
2016an, sorkuntzaren arloan sartzea erabaki zuten. Eszenak
emozioak sorrarazteko duen gaitasunarekin lotura sakona
sentitzen dute, eta mugimendu-arteei eta arte garaikideari
lotutako artistek osatutako proiektuaren buru dira.
Dantza garaikidean duten ikuspegi berritzaileak nabarmentzen
du beren lana, abangoardiako elementuekin konbinatuta, dantzaantzerkitik
edanez eta bai zinematik ere.
Led Silhouette konpainiak bikaintasun artistikoko maila handia
erakutsi du bere ekoizpenetan, eta kritikarien eta publikoaren
goraipamenak jaso ditu.


https://vimeo.com/968696348

Mota: Dantza
  • Publiko guztiak
  • Iraupen: 50’
  • Hizkuntza: Testurik gabe
  • Estreinaldi: 2024ko apirilaren 12a. Gayarre Antzokia, Iruña – Nafarroaa

Harremanetarako:
  • Martxel Rodríguez
  • Tel.: 667 388 530
  • Albistur k., 6 31770 Lesaka – Navarra
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos