‘Globe Story’ maitasun-istorioa da. ‘Globe Story’ umore-histeria da. Bat-bateko maitemin batek betiko elkartuko ditu Greta eta Maxen bizitzak. Haurtxo eder bat izango dute, eztei-bidaia itsas bidaia batean egingo dute, maitale baten atzetik ibiliko dira, ekaitz bat dantzatuko dute eta gaixotasunaz barre egingo dute ospitale zentzugabe batean. Kartsuki biziko dituzte beren abentura komikoak, literalki bihotza eskuetan dutela amaitu arte. ‘Globe Story’ ikuskizunak zinema mutuaren komikotasuna eta erritmo guztiz azkarra baliatuko du maitasun-istorio bat kontatzeko. Gune zinematografiko batean girotuta, errebelatu zahar batetik atereak bezala agertuko dira, sepia tonuetan. Biek ala biek eskailerak, kutxa bat eta puxika mordo bat erabiliko dute, zabuak, ekaitzak, mendiak, haurtxoak, txalupak, hondartzak eta bihotzak asmatzeko.
El Perro Azul arte eszenikoetako proiektua da, Fernando Morenok sortua eta zuzendua. 2010ean jaio zen, begirada artistiko pertsonal eta arriskatu batetik, edozein adinetako publikoa hunkitzeko gauza diren erakustaldi eszenikoko ikuskizunak eta guneak sortzeko asmoarekin. Entretenimendu hutsaz harago, konpainiak nahi du ikus-entzuleak topaldi gogorarazle batean parte hartzea agertoki gainean. Gure galderak eta ametsak bizi ahal izateko toki komun bat. Estatuko eta nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan parte hartu du: FETEN, MADferia, Teatralia, Umore Azoka, Mostra Igualada, FIET, Festival Off Avignon (Frantzia), CINARS Biennale (Kanada), NAJ NAJ NAJ Festival (Kroazia), Luaga & Losna (Austria), Scènes & Cinés (Frantzia) eta Programa AECID (Mazedonia eta Eslovenia).
Mota: Antzerki
Publiko guztiak
Iraupen: 60’
Hizkuntza: Testurik gabe
Estreinaldi: 2018ko apirilaren 15a. Mostra Igualada, Igualada (Bartzelona) – Katalunia
Harremanetarako:
Fernando Moreno
Tel.: 666 244 722
Duquesa de la Victoria k., 8 26003 Logroño – Errioxa