- Este evento ha pasado.
”Una mera curiosidad”, Producciones Maestras (Nafarroa)

Artemisia Gentileschi italiar margolari barrokoak gaur markotik atera eta bi dimentsioak uztea erabaki du, zerbait kontatzera etortzeko. Ez dauka oso argi zergatik, baina ezin zen ezer esan gabe gelditu gertaeren aurrean. Beharbada, erraiak jaten dizkion ezinegon hori konpontzen lagundu ahal diogu guk…
‘Una mera curiosidad’ antzezlan bat da, sakonki egungoak eta humanoak diren gaiei heltzeko artea erabiltzen duen
komedia bat. Margolari ospetsu eta urte askoan ahaztuak lagunduta, ibilbide dibertigarria eta zirraragarria egingo dugu haren bizitzan eta lanean, argi eta garbi kezkatzen duen orain bat begien bistatik galdu gabe.
Producciones Maestras Nafarroako konpainia da, berak sortutako antzerki-ikuskizunak ekoizten dituena aretorako, heldu eta gazteentzat eta bai familientzat ere. Helduentzat egin dituen azken muntaiak ‘Una mera curiosidad’, ‘La Malpagá’ eta ‘Loco desatino’ izan dira. Familientzat, ikuskizunak gaztelaniaz eta euskaraz egiten ditu: ‘Nire beldurrik maiteenak’ (‘Mis miedos favoritos’) eta ‘Arrain bat bezala’ (‘Como un pez’).
Horrez gain, bere programak garatzen ditu konpainiak, adibidez, Festival LitercreArte Jaialdia, literaturaren eta antzerkiaren
inguruko kokreazio- eta bitartekotza-proiektua, parte hartzen duten herrietako kultura-arloak eta herri-liburutegiak inplikatzen
dituena, eta Brújula proiektua, autonomietako eskola-kanpaina.
Sarrerak leihatilan. Prezioa, 2 €.