- Este evento ha pasado.
Tabú en Zarautz (Euskadi)
Octubre 18, 8:00 pm - 9:00 pm
8.3€Iruditzea imitatu gabe, uste izatea ahaztu gabe. Bizitzako inauterietako agertokia, iruditzearen pisua eta itxuren iritzi errukigabea. Zer emakume zinen zu? Zer emakume zara zu? Itxura, etorkizuneko aukera moduan.
‘Tabú’ dantza garaikideko boskote bat da, inauterietako koadro batean nortasun desberdinak dituzten bost pertsonaia femenino marrazten dituena. Pieza honetan, Galiziako landa-arloak presentzia handia du, eta bertan bost dantzarik bost emakume antzezten dituzte beren ‘Tabú’a erakusten.
Colectivo Glovo
Colectivo Glovo dantza-konpainia galaikoportugesa da, egoitza Galizian duena eta batera zuzentzen dutena Esther Latorrek eta Hugo Pereirak. Sortu zutenetik, Colectivo Glovo hainbat herrialdetan aritu da, hala nola Espainia, Portugal, Italia, Mexiko eta Costa Rican. Sortu dituen piezek ekarri diote zenbait aipamen eta sari eskuratzea Europako jaialdietan.
Hugo eta Esther konpainiako dantzariak, zuzendariak eta koreografoak dira, eta bai Lugon egiten den ‘Atopémonos Bailando’ egonaldiaren sortzaileak eta arduradunak ere.