Skip to main content
Cargando Eventos

« Eventos

  • Este evento ha pasado.

”El jardín de las posibilidades”, El Tejo Producciones (Kantabria)

Octubre 25, 20:30 - 22:00

Federico García Lorcak bere ‘Suites’ lanean kontatzen duenez, ‘El Jardín de las Posibilidades’ izeneko toki zoragarria ezagutzen du. Inoiz izan ez ziren maitasunak bizi dira han, inoiz jaio ez ziren seme-alabak eta inoiz hartu ez ziren erabakiak.
Beharbada, han jarraituko du bizitzen Emilia Llanos haren lagun oso maiteak, izan ez zen maitasun batean tematuta. Hau maitasun horren istorioa da, eta berak eta Agustin Penonek 1955ean egin zuten lehen ikerketarena. Lorcaren azken orduak nolakoak izan ziren, nork hil zuen eta non dagoen lurperatuta jakiteko ikerketa izan zen.

El Tejo Producciones arte eszenikoetako eta ikus-entzunezkoetako ekoiztetxea da, gauzak ikusteko beste modu bat posible dela erakustean tematua. Formatu handiko proiektuak ditugu, hala nola ‘Guerras Cántabras’en birsorkuntza historikoa; ikus-entzunezkoak, adibidez, ‘Otoño’ sari asko jasotako film laburra; eta arte eszenikoetakoa, esate baterako, gure ‘Jardín’ lana. Gure ustez, haginak bezala, antzerkiak hil egin dezake eta bai sendatu ere.

https://vimeo.com/918910493?share=copy#t=0

Sarreren salmenta www.woutick.es. Prezioa: 5 €(murriztua: 2,5 €)

 

Detalles

Lugar