Skip to main content

El jardín de las posibilidades

El Tejo Producciones | Kantabria

El jardín de las posibilidades

El Tejo Producciones | Kantabria

Federico García Lorcak bere ‘Suites’ lanean kontatzen duenez,
‘El Jardín de las Posibilidades’ izeneko toki zoragarria ezagutzen
du. Inoiz izan ez ziren maitasunak bizi dira han, inoiz jaio
ez ziren seme-alabak eta inoiz hartu ez ziren erabakiak.
Beharbada, han jarraituko du bizitzen Emilia Llanos haren
lagun oso maiteak, izan ez zen maitasun batean tematuta. Hau
maitasun horren istorioa da, eta berak eta Agustin Penonek
1955ean egin zuten lehen ikerketarena. Lorcaren azken orduak
nolakoak izan ziren, nork hil zuen eta non dagoen lurperatuta
jakiteko ikerketa izan zen.

El Tejo Producciones arte eszenikoetako eta ikus-entzunezkoetako
ekoiztetxea da, gauzak ikusteko beste modu bat
posible dela erakustean tematua.
Formatu handiko proiektuak ditugu, hala nola ‘Guerras Cántabras’en
birsorkuntza historikoa; ikus-entzunezkoak, adibidez,
‘Otoño’ sari asko jasotako film laburra; eta arte eszenikoetakoa,
esate baterako, gure ‘Jardín’ lana. Gure ustez, haginak
bezala, antzerkiak hil egin dezake eta bai sendatu ere.


https://vimeo.com/918910493?share=copy#t=0

Mota: Antzerki
  • Publiko: Heldua
  • Iraupen: 80’
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Estrinaldi: 2024ko otsailaren 24a. Koliseo antzokia, Eibar (Gipuzkoa) – Euskadi

Harremanetarako:
  • Carlos Troyano
  • Tel.: 653 848 343
  • Travesía del Muriago, 2 39400 Los Corrales de Buelna Kantabria
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos