Skip to main content

El dilema del corcho

Euskadi | Tartean Teatro

El dilema del corcho

Euskadi | Tartean Teatro

Irakasle erretiratuak, ezkertiarrak, polemikoak eta oso ezagunak
minbizi terminala dauka, baina sendatzeko aukera sortu da:
izugarri aberatsa den gizon ospetsu batek osasun-sistema publikorako
eman dituen erradioterapia-ekipamenduetako batekin
tratamendua har dezake. Orain berak erabaki behar du: bere
printzipioei leial izan eta immolatzea, edo galtzak jaitsi eta
filantropoari ipurdian musu ematea.
Gaur erabaki bat hartu du. Hitzaldia prestatzen ari denean,
berarekin kontuak ebatzi gabe dituen ikasle ohi bat bulegoan
sartuko da bat-batean.

Tartean Teatroa konpainiak sorkuntza originalaren alde
egiten du, hau da, bere ikuskizunak sortu, ekoitzi eta banatzen
ditu. Konpainiaren antzezlan guztiak originalak dira eta taldean
sortzen dituzte, hasierako hazitik agertoki gainean bukatzeraino.
Gure garaiko kezkez hitz egiten duen antzerki garaikidea da,
antzerki aristotelikoan oinarritua (hitza eta bilbea), antzerki
postdramatikoak eskaintzen dituen forma eta onura berriak
erabiliz, une bakoitzean eta proposamenak eskatzen duenaren
arabera.
Antzerki-mota honek komediaren eta tragediaren erregistroak
erabiltzen ditu, eta askotan biak ala biak pieza berean konbinatzen
dituzte: drama komedia-burbuilekin edo komedia drama-ukituekin.


https://vimeo.com/1023897799

Mota: Antzerki
  • Publiko: Helduak
  • Iraupen: 80’
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Estreinaldi: 2024ko urriaren 18a. Arriaga antzokia, Bilbo (Bizkaia) – Euskadi

Harremanetarako:
  • Myriam Garzia
  • Tel.: 688 617 712
  • Bidebarrieta k., 5 – 4.a 48005 Bilbo (Bizkaia) – Euskadi
  • correo-e
  • web


Próximos Eventos