Peter Pan y Wendy
El perro azul | Errioxa
Haur guztiak hazi egiten dira, bat izan ezik: Peter Pan.
Wendy neskatoak etxea utzi eta alde egiten du, Peter Panekin eta Campanillarekin batera, Sekula Betiko lurraldera, uharte magikora, haur galduekin, maitagarriekin eta sirenekin, indioekin batera abentura zoragarriak bizitzeko, piratekin eta Kako-oker kapitainarekin borrokatuz. Azkenean, Wendy etxera itzultzen da galdutako umeekin.
Urte batzuk igaro ondoren, Peter Pan itzuli egingo da udaberriko jaia heltzen denean, eta ahazten ez bada, Wendyren alaba Sekula Betiko lurraldera eramango du.
Neska hazten denean, alaba bat izango du eta bera ere Sekula Betiko lurraldera joango da.
Eta horrela gertatuko da beti, haurrak alaiak, errugabeak eta bihozgabeak diren bitartean.
El Perro Azul Fernando Morenok sortu eta zuzendutako arte eszenikoen proiektu bat da. Begirada artistiko pertsonal eta ausart batetik sortzen da, adin guztietako ikusleak hunkitzeko gai diren ikuskizunak eraikitzeko. Entretenimendu hutsaz harago, konpainiaren lanak bilatzen du ikusleak agertokiaren gainean topaketa oroitarazle batean parte hartzea. Gure galderak eta ametsak elkarrekin bizitzeko espazio komuna. Keinuen bidezko hizkuntzaren bidez sortzen duku. Aktorearen gorputzak hitz egiten du, eta hitzek hegan egin dezakete.
El Perro Azul konpainiak nazioko azoka eta jaialdi garrantzitsuetan parte hartu du: FETEN (Gijón), MADferia (Madril), Teatralia (Madril), Umore Azoka (Leioa), Mostra Igualada, FIET (Balear uharteak), ASSITEJ zirkuitua eta PLATEA programa, besteak beste.
Mota: Antzerkia eta txontxongiloak
- Haurrentzat eta familientzat + Publiko guztientzat
- Iraupen: 55’
- Hizkuntza: Gaztelania
- Estrenaldi: 2018ko urtarrilaren 19a. MADferia, Matadero Madrid
Madril
Kontaktua:
- Fernando Moreno
- Tel.: 666 244 722
- Duquesa de la Victoria, 8 – 6° A. 26003 Logroño – La Rioja
- correo-e
- web

