Skip to main content
Cargando Eventos

« Eventos

  • Este evento ha pasado.

”Te regalo el sol”, Sapo Producciones (Errioxa)

Octubre 23, 19:30 - 20:30

Ofelia eta Eulogio hilik agertu dira Eulogio 5 urtean bizi izan den geriatrikoko soto batean. 5 urte horietan, Ofeliak egunero egin dio bisita senarrari.
Eulogioren urtebetetzea da, eta Ofeliak dena prestatu du. Elkarrekin ospatuko dute, duela 80 urtetik beti egiten duten
moduan. ‘Te regalo el sol’ antzezlanak samurtasuna, maitasuna eta laztana aldarrikatzen du, egoerarik ikaragarrienetan bizirik irauteko modu gisa.

Logroñoko (Errioxa) antzerki-konpainia eta -enpresa, 25 urte baino gehiagoko historia duena. Martín Naldak eta Josué Lapeñak sortu zuten 1995ean. Askotariko estilotako muntaiak egin ditu. Geroztik eta orain arte, batez ere, “nahierara” sortu dituen ikuskizunak nabarmendu behar dira, antzerkia egiteko modu bitala, dibertigarria eta zorrozki transgresorea eskaintzen baitu.
Oinarrizkoa irudimena eta ezustekoa duten sorkarien alde egiten du. Muntaia horiek, esklusiboak direnek, ezaugarri dute bezeroaren
eskakizunetara egokitzea (aurrekontua, gaia, publikoa, espazioa eta iraupena). Konpainiak gauzatu dituen ikuskizun ugariak Espainiako geografia osoan garatu dira.

https://onedrive.live.com/?qt=allmyphotos&photosData=%2Fshare%2F4800C8C6C2F2B106%21709137%3Fithint%3Dvideo%26e%3DfvqpqI%26migratedtospo%3Dtrue&sw=bypassConfig&cid=4800C8C6C2F2B106&id=4800C8C6C2F2B106%21709137&redeem=aHR0cHM6Ly8xZHJ2Lm1zL3YvcyFBZ2F4OHNMR3lBQklxNlFSYi1SODZGWnMzX1NEWEE%5FZT1mdnFwcUk&v=photos

Sarrerak www.reservaentradas.com eta leihatilan. Prezioa, 5 €.

Detalles

Lugar