- Este evento ha pasado.
”tÁ”, Escena Miriñaque (Kantabria)

‘tÁ’ dantza-antzerki lan bat da, eta bertan errealismo magikoak bizia hartzen du baso batean, non irreala edo bitxia ohikoa edo arrunta bezala naturalizatzen den.
Bi pertsonaia dira, bitxiak, dibertigarriak eta sentiberak, eta adiskidetasun-harreman bat garatuko dute, jolasen bidez
hazkunde emozionalean oinarrituta. Ikuskizunaren amaieran, neska-mutikoak gonbidatuko dira basoan sartzera, oso berezia den modu batean… dantzan. Ikuskizun honek gorputza eta onomatopeiak erabiltzen ditu, bai esaten denaren eta bai helarazten denaren garrantzia nabarmentzeko.
Haurrentzako eta Gazteentzako Arte Eszenikoetako Sari Nazionala jaso zuen 2024an.
Escena Miriñaque konpainiak urteko birak egiten ditu gutxi gorabehera 80 emanaldirekin. 20 urtean, formatu guztietako 30 sorkari baino gehiago egin ditu, Estatuan eta nazioartean. Egun, errepertorioan 4 ikuskizun ditu neska-mutikoentzat, eta koprodukzio bat, 16 urtetik gorako publikoarentzat.
Ikuskizunak gure herrialdeko autonomia-erkidego guztietan egin dira eta hiru kontinentetan ikusi ahal izan dira, besteak beste, Txilen, Argentinan, Paraguain, Uruguain, Mexikon, Ekialde Ertainean eta AEBetan.
Publiko familiarrarekin konpromiso handia du konpainiak, bereziki, haurrentzako arte eszenikoekin, eta bi MAX sari eta FETEN sari bat jaso ditu esate baterako.
Sarrerak www.arriolaka.eus webgunean, emanaldi eguneko leihatilan eta erreserbak 946 583 192 telefonoan (leihatilan jasotzen dira). Prezioak: orokorra 5 €/ bazkideak Arriola: 3,50 €