Skip to main content
Cargando Eventos

« Eventos

  • Este evento ha pasado.

”Multiperspectivas#3”, Paula Quintas Cía. (Galizia)

Septiembre 14, 20:30 - 21:30

‘Multiperspectivas#3’ proposamen original eta berritzailea da, ikuslearen ikuspegitik abiatzen dena gogoeta garaikide
moduan.
Antzerki-inprobisazioa, dantza, zirkua eta performancea konbinatzen ditu, publikoarekin interakzioan aritzeko tokia utzita. Arte eszenikoen mugekin esperimentatzen duen proposamena da, inguruan dugun espazioaren errealitateari aurre egiteko: pribatuaren eta publikoaren arteko mugak, eta bizipenekoa artean, denbora errealean partekatutako zirkuko instalazio batean.

Paula Quintas (Ourense, 1983) dantzaria, zirkuko artista, koreografoa, pedagogoa eta kultura-kudeatzailea da. Arte Eszenikoetako masterra du Juan Carlos Erregea Unibertsitatean, eta gorputz-arteen mugak eta bat-egiteak ikertzen ditu, Arte Garaikideko Sorkuntza eta Ikerketa Doktoretzako programaren barnean, Vigoko Unibertsitatean.
Paula Quintas Cía. hamar urteko ibilbidea duen konpainia da, eta askotariko formatu eta diziplinetako ikuskizunak ekoizten ditu. Dantza eta zirkua hibridatzea bere marka da. Gorputzaren eta mugimenduaren arteko elkarrizketak nabarmentzen du bere lana, osagai bisuala eta esperientziala sortuz kode garaikideen bidez.

https://vimeo.com/1023604528?fl=pl&fe=vl

Sarrera librea lekuak bete arte.

Detalles

Lugar