- Este evento ha pasado.
”Halley”, Led Silhouette (Nafarroa)

…1835, 1910, 1986, 2061…
Dena batzen duen hari bat. Kontatu nahi dena eta banan-banan aipatu ezin dena. Aurkariak sortu dituzue; aliatuak adina. Zibilizazio aurreratuenak ere atzean gelditzen dira noizbait. Poetak idatzi zuen unibertsoa aldatzen doala, baina jendea ez.
Begiak irekitzen ikasi zenutenetik ez diozue inguruneari behatzeari utzi. Gertukoa, urrunekoa, dena aztertu da. Oraindik ez zarete konturatzen suntsitzeko daukazuen ahalmenaz. 150.000 urte, izar hurbilenekora iristeko. Pauso bakoitzak aztarna uzten du denboran. Betikotasunaren pisuarekin, argiaren abiaduran. Hau bizitza bat da. “Isti mirant stella”.
Led Silhouette (RNEren dantza arloko El Ojo Crítico saria jasoa 2024an) dantza-konpainia da, Nafarroako Lesaka hirian kokatua. Jon López eta Martxel Rodríguezek zuzentzen dute, eta, horrez gain, La Veronal konpainiako ohiko interpretatzaileak eta kolaboratzaileak dira.
2016an, sorkuntzaren arloan sartzea erabaki zuten. Eszenak emozioak sorrarazteko duen gaitasunarekin lotura sakona sentitzen dute, eta mugimendu-arteei eta arte garaikideari lotutako artistek osatutako proiektuaren buru dira. Dantza garaikidean duten ikuspegi berritzaileak nabarmentzen du beren lana, abangoardiako elementuekin konbinatuta, dantzaantzerkitik edanez eta bai zinematik ere.
Led Silhouette konpainiak bikaintasun artistikoko maila handia erakutsi du bere ekoizpenetan, eta kritikarien eta publikoaren goraipamenak jaso ditu.
https://vimeo.com/968696348
Sarreren salmenta https://teatrojovellanos.janto.es/