Skip to main content
Cargando Eventos

« Eventos

  • Este evento ha pasado.

”Soñando a Lorca”, Ábrego Producciones (Kantabria)

Octubre 26, 18:00 - 19:00

Zergatik ezin dute neska-mutikoek iraganari buruz gogoeta egiteko eta berdintasunezkoagoa, tolerantegaoa eta libreagoa den gizarte batekin amets egiteko aukerarik izan, hartara, inor ez izateko epaitua edo zigortua bere ideiengatik?
Federico García Lorcaren bizitzan eta lanetan oinarritutako antzezlana da, haurrentzat. Historia gogoratzeko eskubidea aldarrikatzen du, kultura-tresna boteretsu moduan; kulturaren ulermen sakonagoa garatzen, ezinbestekoak diren balioak sustatzen eta gizartea eraldatzeko elementu moduan askatasunak eta justiziak duten garrantzia gogoratzen lagundu ahal duen tresna, hain zuzen.
Federico bikainak idatzitako sentimenak, olerkiak, abestiak eta ipuinak eszenaratzeko asmoa du ‘Soñando a Lorca’ antzezlanak.

Ábrego Producciones nazioarteko bokazioa duen konpainia da, Kantabriako herri txiki batean errotua. Bost kontinenteetan banatutako herrialdeetako agertokietan taularatzen dira bere proposamenak.
María Vidal eta Pati Domenechen “proiektu eszenikoa, pertsonala eta bitala” definitzeko beharrari erantzuna emateko jaio zen konpainia. Hogei urtetik gora daramatzate mundu osoko agertokietan aritzen, etika eta estetika konprometituko ikuskizunekin, balioak sustatzen eta inor axolagabe uzten ez duten kausak defendatzen.
Besteak beste, desgaitasunari, genero-indarkeriari, memoria kolektiboari eta biodibertsitatea defendatzeari buruzko gogoetak helarazten dizkiete adin guztietako publikoei.

https://vimeo.com/1054563972?share=copy

Sarrera librea aforu osatu arte.

Detalles

Lugar