Skip to main content
Cargando Eventos

« Eventos

  • Este evento ha pasado.

”El dilema del corcho”, Tartean Teatro (Euskadi)

Octubre 5, 19:00 - 20:30

Irakasle erretiratuak, ezkertiarrak, polemikoak eta oso ezagunak minbizi terminala dauka, baina sendatzeko aukera sortu da: izugarri aberatsa den gizon ospetsu batek osasun-sistema publikorako eman dituen erradioterapia- ekipamenduetako batekin tratamendua har dezake. Orain berak erabaki behar du: bere printzipioei leial izan eta immolatzea, edo galtzak jaitsi eta filantropoari ipurdian musu ematea.
Gaur erabaki bat hartu du. Hitzaldia prestatzen ari denean, berarekin kontuak ebatzi gabe dituen ikasle ohi bat bulegoan sartuko da bat-batean.

Tartean Teatroa konpainiak sorkuntza originalaren alde egiten du, hau da, bere ikuskizunak sortu, ekoitzi eta banatzen ditu. Konpainiaren antzezlan guztiak originalak dira eta taldean sortzen dituzte, hasierako hazitik agertoki gainean bukatzeraino. Gure garaiko kezkez hitz egiten duen antzerki garaikidea da, antzerki aristotelikoan oinarritua (hitza eta bilbea), antzerki postdramatikoak eskaintzen dituen forma eta onura berriak erabiliz, une bakoitzean eta proposamenak eskatzen duenaren arabera.
Antzerki-mota honek komediaren eta tragediaren erregistroak erabiltzen ditu, eta askotan biak ala biak pieza berean konbinatzen
dituzte: drama komedia-burbuilekin edo komedia drama-ukituekin.

https://vimeo.com/1023897799

Sarrera librea lekua bete arte.

Detalles

Lugar